2014/05/30

LOMCErik gabeko eguna Mamarigan

Santurtzin LOMCErik gabe egingo den bigarren eguna dugu hau. Honetan ere, parte hartzera animatu nahi gaituzte arratsaldean zehar egingo dituzten ekintzetan. Umerik baduzu, edo izan gabe ere, bertara hurbildu!

Eguna: ekainaren 6an, ostiralean
Ordua: 16:30etik aurrera
Lekua: Mamariga
Antolatzailea: Santurtzi Irakaskuntza
Ekitaldi mota: jaia

Euskal kanta tailerra


Ikasturte honetako azken tailerra izango dugu hau. Zer egin behar da honetan parte hartzeko? Euskal kanta bat aukeratu eta honi buruzko azalpenak prestatu tailerrean azaltzeko. Nork bere azalpenak eman ostean kantak entzungo ditugu. Helburua guztion artean euskal musikari buruz gehiago ezagutzea da. 
Animatu eta ekarri zure kanta!

Eguna: ekainaren 5ean, ostegunean
Ordua: 19:00etan
Lekua: Santurtziko AEK euskaltegia
Antolatzailea: Berbalagun
Ekitaldi mota: tailerra
Izena emateko: ezkerraldea@aek.org

Errigoraren udako produktuen dastaketa

Errigora proiektuak Nafarroa hegoaldeko nekazaritza bultzatu nahi du, bertako lurrek ereindako barazki kontserbak Euskal Herri osoan zabalduz. Errezetaren osagai nagusia auzolana da, herritarren borondatezko bitartekaritzari esker lortzen dituzten etekinak nekazarientzat izango dira; bitartekaririk gabe.
Udako kanpainan indaba, orburu, piper, zainzuri eta menestra salduko dituzte. Hauek guztiak dastatzeko aukera izango dugu Santurtzin, baita bertan eskaera egiteko aukera ere.

Eguna: ekainaren 3an, asteartean
Ordua: 19:30etik aurrera
Lekua: Lagun Etxea taberna (Txitxarra)
Antolatzailea: Errigora
Ekitaldi mota: dastaketa

2014/05/27

Udan ere izan Berbalagun!

Uda ate joka izan arren, berbalagunok jarraituko dugu; beraz, udan ere jarraitu nahi baduzue, aukera izango duzue. Horretarako, udari begirako taldeak sotuko dira eta neguan sortu diren taldeek bezala funtzionatuko dute, hau da, izenak jaso, hitzordu bat egin eguna, lekua eta ordutegia zehazteko, eta martxan jarri. Ekainaren azken astean bilera egingo da taldeak zehazteko eta martxan jartzeko. 

Beste aukera bat izan daiteke orain zaudeten taldeak jarraitzea; izan ere, talde batzuek udan segitzen dute.

Animatu eta parte hartu!

Udan ere euskaraz!

Eman izena zure herriko euskaltegietan edo bete fitxa hau Azken eguna, ekainaren 20a.

Ekaineko Santurtziko euskara agenda

Ekaineko agenda epel dator, kresal eta uda usainez blai. Hilero lez literatura, gastronomia, musika, jaia, dokumentalak, ipuin kontalariak, tailerrak,... baina oraingoa hil berezia izango da. Udaberriari "hurrengora arte" eta udari "ongi etorri" esateko Eki Eguna izango dugu Mamarigan; eta berbalagunok ikasturteari bukaera emateko Berb@bordaia.

Udan berbalagun proiektuak ez du etenik izango eta Udako Berbalagun taldeetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Honen guztiaren berri, hementxe izango duzue laster!

Kabiezesen LOMCEren kontrako jaia

Santurtziko eskolek ezezko borobila eman diote LOMCEri! Haien jarrera defendatzeko eta zabaltzeko 2 jai antolatuko dituzte. Honako hau lehenengoa duzue:

Lekua: Kabiezeseko plaza
Eguna: maiatzaren 31, larunbata
Ordua: 11:00etatik aurrera
Antolatzailea: Santurtzi Irakaskuntza

2014/05/24

Portugaleten GAUR Anne Etchegoyen eta Aizkoa abesbatza



"Les voux basques" diskoaren aurkezpena egingo dute. Anne Etchegoyen 1980an Donapaleun (Nafarroa Behera) jaiotako abeslari bikaina da. Iaz grabatu zuten Mikel Laboaren abesti baten bertsioaren bideoklipak munduari bira eman dio interneteko sarean. Hementxe daukazue: https://www.youtube.com/watch?v=HvJxSnYWdp0 Gaurkoan zuzeneko kontzertuan egongo dira Portugaleten.

DATA: Maiatzak 24 larunbata
ORDUA: 20:00etan
LEKUA: Santa Maria eliza (Portugalete)
ANTOLATZAILEA: Udaleko kultura saila




2014/05/22

Kultur Eguna

Urtero lez Kultur Eguna izango dugu. Aurtengo antolakuntza irekia izan da eta guztion artean egindako egitaraua dugu hauxe, nork bere ekarpenak egiteko aukera izan du.
Gure aldetik Mamarigako Kultur Etxeak egiten duen lana eskertu nahiko genuke eta, urte askotarako izan dadila!
Egunean zehar egitekoak izango dira adin tarte guztientzat. Baina, adi ibili! Bazkarira joan nahi izanez gero, aldez aurretik erosi beharko dira txartelak kartelean adierazitako lekuetan.
Etorri eta parte hartu!

Eguna: maiatzak 31, larunbata
Ordua: goizeko 10:00etatik aurrera
Lekua: Mamariga
Ekitaldia: jai eguna

2014/05/20

MINTZODROMOA BARAKALDON!!!!

Barakaldori ere iritsi zaio Mintzodromoa izateko eguna!!!! Ikasleak, euskaldunak, euskaltzaleak, irakasleak... denok bilduko gara solasaldi handia eta polita egiteko.

Bi txanda izango dituzue aukeran: goizeko 10:30ean eta arratsaldeko 18:30ean. San Bizente auzoan izango da, Clara Campoamor kultur etxeko kanpokaldea, hain zuzen ere.

Parte hartzeko izena eman behar duzue Udal euskaltegian, Hizkuntza eskolan eta AEKn. Baita 678 626 567 telefonoan edo aintzane-p@aek.org helbidera mezua bidaliz. Hori bai, maiatzaren 30a baino lehen.

Animatu eta parte hartu!!! Aukera paregabea izango da euskara kalera ateratzeko!!!!


2014/05/19

"Pisukideak" Barakaldon!

Ostegunerako plan ederra antolatu digute Sasiburu euskara elkartekoek: PISUKIDEAK antzezlana. San Bizenteko kultur etxean izango dira pisukide berezi hauek haien bizipenak eta pasadizoak erakusten.

Galduko duzue?? Animatu ta etorri!!

Non: San Bizenteko kultur etxean
Noiz: Maiatzaren 22an, osteguna
Ordua: 19:30

Portugaleten Uxue Alberdiren hitzaldia


Benetan penatzen gaitu, baina osasun arazoak direla kausa, bertan behera utzi behar izan dugu gaur, maiatzak 22, 19:00etan, Santa Klaran Uxue Alberdik eskaini behar zigun hitzaldia.
Literatur solasaldia izango dugu 1984an jaiotako bertsolari, kazetari eta idazlea elgoibarrari esker. Uxue Alberdik "Aulki bat elurretan", "Aulki jokoa" eta "Euli-giro" liburuei buruz eta bestelako gai batzuei buruz hitz egingo digu. Zatoz!!!

DATA: Maiatzak 22 osteguna
ORDUA: 19:00etan
LEKUA: Santa Klara kulturtegia (Portugalete)

Irakurzale Kluba: Fahrenheit 451

Fahrenheit 451 Ray Bradburyren fikziozko eleberri distopiko bat da. Liburuen irakurketa debekatuta dagoen eta pentsamendu kritikoa ezabatuta dagoen mundu batean dago kokatuta. 451 Fahrenheit gradu (233ºC inguru) "liburuak su hartu eta erre" egiten diren tenperatura da. Izan ere, eleberriko gizartean debekatuta dago irakurtzea, horrek pentsatzea dakarrelako eta pentsatzeak zoriontasun eza. Eta zoriontsua izatea derrigorrezkoa da.
Lehen aldiz nobela motz gisa argitaratu zen 1951n, Suhiltzailea izenarekin. Eleberri gisa 1953an argitaratu zuten. 1966an François Truffaut zinemagileak izen bereko filma egin zuen.
Eleberriak garaiko hainbat auzi garrantzitsu jorratzen ditu: Bradburyk "indar pentsamendu-suntsitzaliak" deitzen zuen McCarthyismoa 1950. hamarkadan; liburuen erretzea 1933ko Alemania nazian; Josef Stalinen liburuen eta autoreen debekua Sobietar Batasunean; eta arma nuklear baten leherketaren eragin izugarriak.
2010ean Txalaparta argitaletxeak argitaratu zuen euskaraz, Nagore Tolosaren itzulpena dela medio. (Iturria: Wikipedia).
Hau da Santurtziko Irakurzale Klubeko kideek aukeratutako liburua. Honi buruz hitz egiteko hitzordua hauxe:

Eguna: ekainaren 3an, asteartean
Ordua: 19:15ean
Lekua: Santurtziko AEK euskaltegian 

Liburuari buruzko informazio gehiago: 

 

2014/05/16

Aralarrera igoera

Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan dagoen mendia dugu Aralar. Hau igotzeko asmoa dugu Santurtziko Berbalagunok. Lau ordu baino gutxiagoko ibilbidea egingo dugu, 14, 8 km-ko distantzia oinez. Edonork egiteko modukoa izango da, hau da, ez da mendizale aditua izan behar. Bide batez, nahi duenak edota orientazio ikastarora joandakoek ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute.
Mendian ibiltzea gustuko baduzu, etorri gurekin!

Eguna: maiatzaren 24an, larunbatean.
Lekua: Santurtziko tren geltokian irteera
Ordua: goizeko 9:00etan (eta bazkal ordurako etxean egotea espero dugu)
Ibilgailua: gure artean antolatuko gara autoz joateko
Ibilbidea: Aralar-Dolmenak
Izena ematea: ezkerraldea@aek.org

Euskal Kanta tailerra-kronika

Maiatzean "Euskal kanta tailerra" egiteko asmoz elkartu ginen. Orain arte, gehienbat bakarlarien kantak izan ditugu, baina azkenekoan taldeen kantak izan ziren. Gainera, oso estilo ezberdinekoak.
Oskorriren "Tantum Ergo" oinarrian kanta erlijiosoa den honi umorez eta ironiaz  erlijioari trufa egiten dion letra. Amurizaren laguntza izan zuen Oskorrik honen letra sortzeko.
Elantxobeko The uski's taldearen "Katuek bezala" kanta alaia eta lizuna. Euskal talde honen doinuak "Beach Boys" taldea gogora ekartzen digu.
Azkenik, Berri Txarrak taldearen "Mundua begiratzeko leihoak" kanta. Joseba Sarrionaindiaren izen bereko poemaren letra musikatu eta Josilouli taldearen laguntzaz egindakoa.

Ikasturte honetako azken hitzordua hauxe duzue:

Eguna: ekainaren 5ean, ostegunean.
Ordua: 19:00etan.
Lekua: Santurtziko AEK euskaltegia
Informazio gehiago edota izena emateko: ezkerraldea@aek.org

2014/05/15

Mendirako GPS bidezko orientazioa

Orientatzen jakiteak garrantzi handia dauka leku ezezagunetara joaten garenean. Baina, zelan egiten da hau?
 
Oinarrizko orientazioa zertan datzan ikasteko aukera izango dugu, baita GPS bidezkoa ere bai. Gaur egun GPS autoz goazela erabiltzen ohitu garen tresna da. Hau ez da duen erabilera bakarra, mendian ibilbideak egiteko ere erabil baitaiteke.

Eguna: maiatzaren 20a, asteartea
Ordua: 19:00-20:00 (oinarrizko orientazioa) eta 20:00-21:00 (GPS bidezkoa)
Lekua: Santurtziko AEK euskaltegia
Ekitaldi mota: ikastaroa
Izena ematea: ezkerraldea@aek.org



Euskara Jendea IV. atala: Mugetan gaindi

Aro Modernoan egungo estatuak (Frantzia, Espainia) finkatzen hasi ziren: administrazioa, hezkuntza, hizkuntza-politikak…
XVI. eta XVIII. mendeen artean egungo mugak erabaki zituzten Frantziak eta Espainiak. Euskaldunak, bada, bi erresumatan izan ziren bereiziak.
Besteak beste erresuma biok ezarritako legeen ondorioz, hizkuntza-komunitatea galtze eta gutxiagotze-prozesuan abiatu zen.
Hala ere, mugak ere hautsi zituen hizkuntzak aro honetan. Batetik, arrantzaleen eskutik, Ternuara eta Islandiara iritsi zen eta han pidginak sortu. Bestetik, euskara testu idatzietan agertu zen lehenengoz (Etxepare, Leizarraga, Axular…), erlijio testuetan batez ere.
Hizlariak: Joseba Agirreazkuenaga (Euskal Herriko Unibertsitateko Historia katedraduna), Beñat Oihartzabal (euskaltzaina eta IKER-CNRS zentroko ikerlaria), Miren Egaña Goya (Batxillergoko Institutuko Euskara katedradun ohia) eta Peter Bakker (Danimarkako Aarhus Unibertsitateko ikertzailea.
Eguna: maiatzaren 23a, ostirala
Ordua: goizeko 10:00ak
Lekua: Dorretxeko Higarillo aretoa (Santurtzi)
Ekitaldi mota: Ikusentzunezkoa
Antolatzailea: AEK



2014/05/14

Sakelekoarekin mendian GPSa erabiltzeko ikastaroa Portugaleten



Gaztea zara? Mendian ibiltzea gustoko duzu? Orientazio aldetik zelan? 14 eta 30 urte bitarteko adina baduzu sakeleko telefonoan euki dezakezun GPSarekin mendian ibiltzeko ikastaro batera gonbidatu nahi zaitugu. Ostiral arratsalde bitan izango da eta ikastaro teoriko eta praktiko honetan parte hartu nahi izanez gero aldez aurretik izena eman beharko duzu. Doakoa izango da!!!

DATA: Maiatzak 16 eta 23 ostirala
LEKUA: Gazte Gela (Portugalete - metro geltokiaren ondoan)
ORDUA: 19:00-21:00
IZEN EMATEA: aulajoven@portugalete.org - 94 461 6638

2014/05/13

2014ko MINTZA EGUNA Izarran

Aurten Mintza Eguna, Euskal Herri osoko mintzalagunen jaia, maiatzaren 31n izango da Izarran (Araban). Gorbeialdeko mintzalagunak buru belarri ari dira egun osoko festa antolatzen, eta egitarau hau prestatu dute. Bazkarian izena emateko epea maiatzaren 6tik 23ra egongo da zabalik, herri bakoitzeko mintzalagunen dinamizatzaileen (Portugalete:alfre-e@aek.org, Santurtzi: ezkerraldea@aek.org eta Barakaldo eta Sestao: aintzane-p@aek.org) bidez edo amaia@topagunea.org helbidera idatzita. 16€ balio du bazkariko txartelak (kopa barne), eta ederto bazkalduko dugu!
Honi buruzko informazio gehiago:



EKHI txanpona-kronika

Joan den apirilaren 29an, EKHI txanponari buruzko hitzaldia izan genuen Pello Lopez de Munain, Ekhi egitasmoaren sustatzailearen eskutik, Kresala Kultur Aretora bildu ginen 50 lagunok.
Ekhi txanpona gaur egun Bilboko Zazpi kaleko 30 saltokitan erabil daitekeen, baina Bizkaia osora zabaldu nahi duten ekimena da. Lopez de Munainek txanpon honi buruzko azalpenak eman zituen, besteak beste, zein den bere helburua, zergatik behar dugun, nola lagunduko dion tokian tokiko ekonomiari eta nola sustatuko duen bertoko ekoizleen lana. Honetaz gain, egitasmoa zein puntutan dagoen, norantz doan eta laguntzeko zer egin dezakegun azaldu zigun.
Ordu beteko hitzaldi bizia eta arina izan zen.

2014/05/12

"Damutzen ez direnak" Portuko Irakurle Klubean!!!



Irakurleen klubetik dagoeneko Atxagaren "Obabakoak", Jon Arretxeren "19 kamera" edota Uxue Alberdiren "Euli Giro" igaro dira. Euskaraz idatzitako liburu hauen eta gehiagoren ontzian itsasoratu nahi?? Hementxe duzue ontziko tripulazioak eginiko azken proposamena Itxaso Araque donostiarraren "Damutzen ez direnak" eleberria. Zatoz eta proba ezazu!!!

DATA: Maiatzak 13 asteartea.
ORDUA: 18:00-19:00
LEKUA: Santa Klara kulturtegia (Portugalete)

2014/05/08

Barrez leher zaitez Mr. Frack antzezlanari esker


Xabi Larrea aktorearen eskutik, MR FRACK antzezlana euskaraz gozateko aukera izango duzu. Zatoz malabarei keinua egiten dien eta zirkuan oinarrituta dagoen komediarekin gozatzera. Sarrera doakoa da.

DATA: Maiatzak 9 ostirala
ORDUA: 19:00etan
LEKUA: Gazte Gela (Portugalete)
ANTOLATZAILEA: Udaleko Gazteria Saila

Bizkaiko bertsolari txapelketaren kanporaketa

Nor izango da aurtengo Bizkaiko bertsolaririk onena? Ezkerraldekoa akaso? Enkarterrikoa?
Gure eskualdeko bertsolarien arteko lehia ikusteko aukera izango dugu Santurtzin. Bertan arituko diren bertsolariak hauexek: Ion Barrocal, Jon Martinez, Idoia Anzorandia, Ander Uzelai, Asier Alcedo eta Agustin Figal.

Lekua: La Kelo gaztetxea
Eguna: maiatzaren 17an, larunbatean
Ordua: 19:00etan
Antolatzailea: hainbat bertsozale elkarte



Ipuin kontalaria



Haurrentzako irakurketa sustatzeko kanpaina ipuinaren orduan datzan SULSaren ohiko ekintzetako bat da eta txikien artean oso arrakasta handia izan ohi du. 2013-2014 kanpainan “Apika taldea”-k kontatuko ditu ipuinak, eta mozorroz, diapositiba emanaldiz, musikaz edo antzinako itsuen kopletako taula gaineko marrazkiez lagunduta egingo du bere lana. Ekintza honen helburuak horiexek dira: Irakurtzera bultzatu, ahozko narrazioaren tradizioa berreskuratu eta liburutegiaz gozatu.
Lekua: Kabiezeseko liburutegia
Egunak: maiatzaren 15 eta 29, ostegunak
Ordua: 17:30ean
Antolatzailea: Liburutegi sarea
Sarrera: doan

2014/05/07

GIN-TONIC-a prestatzen ikasteko tailerra

:
Azken boladan oso modan jarri den edaria da gin-tonic-a. Teknika, modu eta estilo anitz dago, eta interesgarri suertatu zaio Sasiburu elkarteari hori guztien berri euskaraz jasotzeko aukera izatea.

Horregatik ikastarotxoa antolatu dute maiatzaren 13an. Arratsaldeko 19:30etan izango da hitzordua, San Bizenteko kultur etxean.

Leku mugatuak izango dira. Beraz, interesa baduzue, bidali ahalik eta lasterren mezu bat helbide honetara: sasiburu@gmail.com

Anima zaitezte!!!

Euskalduna naiz eta arraro nago-kronika

Hona hemen Santurtziko EHEren kronika:
Apirilaren 30ean Santurtziko Dorretxeko Higarillo gelan hainbat lagun elkartu ginen Euskal Herrian Euskarazek deituta. Lehendabizi eragile euskaltzaleko Santurtziko kideok "Udalak eta biok, euskaraz" dinamika aurkeztu genuen. Dinamika orokorra aipatu ostean, Santurtzin egingo diren ekintzak azaldu genituen.
Ildo horretatik, Udalari agiriak zein gutunak euskara hutsean helaraztea eskatzeko agiria aurkeztu genuen eta jendeak egunean bertan betetzeko aukera izan zuen. Herrian San Jorge jaiak zirenez, larunbat arratsaldean txosnagunean ere agiriak betetzeko aukera eskaini genuen.
Horrez gain, herriko zenbait elkarteri agiria helaraziko zaie, haien kideen artean zabal ditzaten. Helburua norbanako zein elkarteen 100 atxikimendu ingurua lortzea da. Eskaerak oraindik zehazteke dagoen egun batean eramango ditugu Udaletxera.
Dinamikaren aurkezpenaren ondoren, Euskalduna naiz eta arraro nago bakarrizketa saioak ikusteko aukera izan genuen. Ordu eta erdi luze iraun zuen saioan gure hizkuntzaren inguruko hausnarketa egiteko parada izan genuen, betiere umorea lagun.

Iturria:www.euskahlerrianeuskaraz.org

Portugaleten "Euskara, gerren arteko pizkundean" atala ikusgai


Euskara Jendea bildumaren bostgarren atala ikusgai izango dugun honetan Frantziar Iraultzaren eta Foruen desagerpenaren ostean, erdaren aldeko politikek euskerari egin zioten kaltea aztertuko da. Sasoi honetan sortuko dira Lore Jokoak, Euskaltzaindia, Eguna egunkaria...

DATA: Maiatzak 8 osteguna
LEKUA: Santa Klara kulturtegia (azken solairuko aretoa) Portugalete
ORDUA: 19:00etan
ANTOLATZAILEA: Berbalagun egitasmoa

2014/05/05

Portugaleten "OIKOCREDIT-Euskadi" banku etikoaren HITZALDIA


Zer da banku etiko bat? Zure diruarekin zerbait ezberdina egitea pentsatu duzu inoiz? Oikocredit Euskadik zure aurrezkiak modu etikoan inbertitzea ahalbidetzen dizu: garapen bidean dauden herrialdeetako txirotasunarekin amaitzearen alde lan egiten duten proiektuetan hain zuzen ere. Datu gehiago eduki nahi izanez gero gerturatu Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako hitzaldira.

DATA: Maiatzaren 6a Asteartea
LEKUA: Santa Klara kulturtegia (Portugalete)
ORDUA: 19:00etan 

Santurtziko maiatzeko euskara agenda

Ikasturte hau bukatzeko bi agenda besterik ez da falta eta hauxe azkenaurrekoa duzue. Hilero lez hamaika ekitaldi dago!
Emaiozue begiradatxoa, merezi du eta!

Islandia-Groenlandia diaporama


Bidaia zoragarria egingo dugu Islandia eta Groenlandia uharteetan zehar,  Arantzabal eta Gallastegi bidaiarien eskutik, leku zoragarriak ezagutuko ditugu, jesarlekutik mugitu ere egin barik. Plan ederra, ezta? Zatoz, bada,  euskaraz gozatzera!
Lekua: Dorretxea
Eguna: maiatzaren 30a, ostirala
Ordua: 20:00etan
Ekitaldi mota: diaporama
Antolatzailea: Bai Esan euskara elkartea
Informazio gehiago: baiesanturtzi.blogspot.com.es

Azkenean atzeratu egin da, barkatu eragozpenak.

"Baso ahaztuak" dokumentala

Baso Ahaztuak tokian tokiko basogintzaz eta basoko kulturaren zimentzez zenbait hausnarketa sustatu nahi duen dokumentala da. Pinuaren erabileraren inguruan ingurumen-eztabaida luzea eman da. Lan honen helburua eztabaida horretan sakontzea da, elementu berriak mahaigaineratuz, esperientzia interesgarrien berri emanez, azterketa zientifikoen ondorioak lehenetsiz eta, batez ere, naturaren eta bioaniztasunaren garrantzia azpimarratuz.
Lekua: La Kelo gaztetxea
Eguna: maiatzaren 9a, ostirala
Ordua: 19:30ean
Ekitaldi mota: dokumentala
Antolatzailea: La Kelo 


Euskal kanta tailerra

Zer da euskal kanta? Euskaraz egindako kanta? Euskaldun batek kantatutakoa? Euskarara itzulitako kanta? Aurreko saioan honi buruz aritu ginen. Honetaz gain, aurreko saioetan bezala, bakoitzak kanta bat aukeratu eta hauei buruz aritu ginen. Oraindik ere ez gara asetu, horregatik hil honetan berriro elkartzea erabaki genuen. Hitzordua hauxe:

Lekua: Santurtziko AEK euskaltegia

Eguna: maiatzaren 8a, osteguna

Ordua: 19:00etan

Ekitaldi mota: tailerra

Antolatzailea: Berbalagun

Izena emateko: ezkerraldea@aek.org

2014/05/04

Harrizulatzearen mundua-kronika

"Arbasoen lan hura aitortu eta eskertu nahi dugulako, HARRIZULATZEA bizirik izan dadila!" hauxe da KZ Kolpekako harrizulatzaile emakume taldeak gogoan duena harriari kolpeka ibiltzen denean; eta hau da helarazi nahi izan zuten mezua.

Harrizulatzaile lanbidea egun herri kirola da. Meatzaldeaz gain, Lea Artibai eta inguruan ere harrizulatzaileak izan ziren. Meategietako langile oso baloratuak ziren, baina funtzio bera betetzen zuen gailua agertzean desagertu zen: mailu hidraulikoa.

1998tik berreskuratzeari ekin zioten Ortuellan, eta ondorioz gero eta gehiago dira kirol hau praktikatzen dutenak. 

Egungo erronkak normalizazioa eta zabalpena dira. Kirolari gehiago izateaz gain, zaleak ere behar dira kirol honek aurrera egiteko. Udan hainbat herriko jaietan izango ditugu lehiatzen edo erakustaldiak egiten, beraz hurbildu, ikusi, gozatu eta zaletu.