2015/01/28

Serantes-Punta Luzero kronika

Eguraldiak bakerik emango ez zigula pentsatu arren, igandean lagun izan genuen. Eguraldi ederra izan genuen mendira joateko!
10:00etan Mamarigatik abiatu ginen Serantes magaletik gora tontorrerantz. Ibilbidearen parterik handiena pistan zehar egin genuen, aurreko egunetako zaparradek lokaztuta utzi baitziguten bidea.
Punta Luzeroraino joatea zen gure asmoa, baina azkenean Zierbenako Harana auzotik jarraitu genuen Aldapa auzoraino.
Bertan, batzuek Zierbenako portura jarraitzeko asmoz zeudenez aurrera jarraitu zuten eta besteok nekatuta edo etxera bazkaritarako bueltatu beharrez geundenez autobusean bueltatu ginen.

Hurrengo hitzordua apirilean izango dugu. Hortaz adi gure deialdira!

Argazki gehiago ikusi: Serantes-Punta Luzero argazkiak-facebook

2015/01/27

TALO TAILERRA


Eguna: otsailaren 5ean, osteguna
Ordua: 19:00etan
Lekua: Txirbilenea (Sestao, Txabarri 6, eskailerak jaitsi)
Prezioa: 3 euro
Eraman beharrekoa: amantala, sukaldeko trapua eta tupper bat
Izena ematea: kulturgune@gmail.com
Antolatzailea: Txirbilenea

2015/01/26

Barreterapia-Kronika

Pasa den asteazkenean izan ginen Mamarigako Kultur Etxean ondo pasatzeko asmoz. Bertan dozena bat lagun aritu ginen Andonik gidatutako saioan kar eta kar.
Gure buruen aurkezpena egiten hasi, suge bihurtu, puxikekin jolastu, barre kontzertua egin, ...
Azkenean barrearen barrez negar malkotan bukatu genuen.

Horregatik gure eskerrik beroenak Andoniri hain ongi pasarazteagatik!

Mintzapraktika, partaideen bidaia

Eva, Juani, David, Mikel, MariMar, Fernando eta Rami, beste milaka lagunekin batera, euskaraz bizitzera eramango dituen bidaia egiten ari dira. Zeuk ere lagundu ahal diezu, euren bidelaguna izan zaitezke. Eman izena mintzapraktika egitasmoetan!

2015/01/22

Xabier Etxaniz Rojo Santurtziko irakurzale klubean-Kronika


Zorte handia izan dugu Santurtziko Irakurzale Klubean, “Sirena-hotsak” (Erein, 2013) liburuaren egilearekin, Xabier Etxaniz Rojo, aurrez aurre hitz egiteko aukera izan baitugu. Zilarrezko Euskadi 2014 Saria jaso zuen liburua irakurriko genuela jakinarazi genion eta prest agertu zen bisita egiteko. Pasa den ostiralean, urtarrilak 16, izan genuen gurean. Oso giro dibertigarri eta politean aritu ginen, eta hemendik gure eskerrik beroenak bidali nahi dizkiogu Xabierri.
Xabierrek berak azaldu zigunez, bi idazle mota daude: mezu bat bidali nahi duenak (eta hori gauzatzeko istorioak erabiltzen dituenak) edo istorioak kontatzen dituena. Bigarren taldearen barruan kokatzen du bere burua, eta bere azken liburu honetan kontatzen diren lau ipuinek horrela dela argi adierazten dute. Mezu bat baldin badago, irakurleok interpretatuko duguna da, baina ezin da esan lau ipuin hauek entretenimendu hutsa direnik. “Matxupitxu”, “Akelarreak”, “American way of life” eta “Sirena-hotsak” dira liburua osatzen duten ipuinak. Lauren arteko zerikusirik egon ez arren, ezaugarri bat dute komunean: iraganaren indarra, zeinek denboran zehar saltoka eramaten duen irakurlea. Bere idazteko estiloan eskema kronologikoa zirriborratzen du, baina gero kasurik ez egiteko, aitortu zigunez. Arauak apurtzeko daude beti. Ez hain esplizituki, baina oso agerikoa da kontakizun hauetan guztietan literaturarekiko eta liburuekiko lotura (bi ipuinetako pertsonaia nagusiak idazleak dira, eta Stephen King eta euskal idazleak ere aipatzen dira).
Matxupitxu” ipuina sorpresaz beterik dago. Fabian nikaraguarra Euskal Herrian da, Andoni Larburu agurearen zainketaz arduratzen da. Biek ala biek iragan bana dute, ez soilik orainaldia baldintzatzen duena, haien arteko harremanean ere zer eragin izango duen zalantza airean dago. Amaiera ezin harrigarriagoa da.
Bigarrenean, “Akelarreak” ipuinean, Sara protagonistak buruan duen zalantzak gidatzen du ildoa:“sekretu bat kontatu ala ez”, irakurleari zer egingo lukeen pentsaraziz.
American way of life” kontakizunean agian BERRIA egunkarian aspaldian Xabierrek idazten zituen zutabeetako ironiaren zantzua aurkitzea errazagoa da. Bere izenburuari kasu eginez, istoriotxoak Road-movie-a dirudi, espazioan bai, baina bereziki denboran zehar.
Eta azkena, liburuari izena ematen dion ipuina, “Sirena-hotsak”, egitura sendoena duena da, oso ondo kalkulatua, hiru protagonistei adinako berdina emanez, eta tentsioa hasieratik amaieraraino mantentzea lortuz.
Hemendik liburua gomendatu nahi dizuegu, eta Xabierrek zer berri aterako duen zain geratzen gara. Berriz ere, mila esker etortzeagatik, Xabier.
(Joxi Martinek idatzia)

2015/01/20

"Zein da Santurtziko zure txokorik gogokoena?" lehiaketa

Nork ez du maite bere herria? Harrotasunez “Santurtziarra naiz” esaten dutenak asko dira. Herri guztiak dira ezberdinak eta bertakoak ere bai. Ez da gauza bera barnealdekoa, kostaldekoa, hiria, herria, ... Lekuak bertokoen nortasunean eragiten du. Hau dela-eta, zure Santurtziko txokorik maitatuena zein den jakin nahiko genuke. Horretarako leku honen argazkia eta zergatik gustuko duzun labur azaldu behar duzu.

Zein da saria? Kabiezeseko SPArako 2 sarrera. Argazkiak interneten ikusgai egongo dira eta gogokoena bozkatu ahal izango da. Bozketan parte hartzen dutenek ere saria izango dute: korrika materiala.

Gehien bozkatuena izango al da irabazlea? Ez, blogean jasotako bozkek, bozka bakarra ordezkatuko dute. Epaimahaian Udal euskaltegia, AEK eta Euskara Zerbitzua ere arituko dira.

Animatu eta parte hartu!

Oinarriak:
-Argazki 1
-Azalpena: euskaraz, 30-50 hitz
-Izen-abizenak eta kontakturako telefonoa
-Aurkezteko epea: urtarrilaren 20tik otsailaren 27ra
-Aurkezteko modua: ezkerraldea@aek.org e-postara bidali.
-Argazki onenaren saria: 2 lagunentzako SPA (Kabiezeseko kiroldegian)
-Bozken saria: korrika materiala
-Sariaren berri: martxoaren 13an ezkerraldeko berbalagunen blogean eta facebooken

2015/01/19

Sagardotegia!

Aurtengo sagardotegi denboraldiari hasiera eman zioten "Loreak" filmeko protagonistek. Hortaz, bada garaia guk ere aurtengo uzta dasta dezagun!

Eguna: 31n, larunbatean
Irteera ordua: 17:00etan
Itzulera ordua: 1:00ean
Lekua: Santurtzi Parkeko arkupetan eta Portugaleteko Abaro kalean
Prezioa: 38 euro
Izena ematea: Santurtziko eta Portugaleteko AEK euskaltegiak

Haur-zinemaldia

5 urtetik gorako umeek zinema euskaraz ikusteko aukera izango dute; baita haien gurasoek ere bai:

Eguna: 23an, ostiralean
Ordua: 18:00etan
Lekua: Mahastietako Liburutegian
Antolatzailea: Santurtziko Liburutegi Sarea

Olentzerori gutun lehiaketaren sari-banaketa

Abenduan zehar jaso ziren santurtziarrek Olentzerori idatzitako  gutunak eta heldu da sariak banatzeko unea:

Eguna: 22an, ostegunean
Ordua: 18:00etan
Lekua: Casa Torre jauregian
Antolatzailea: Euskara eta Kultura Saila

2015/01/16

KALESAREAK dokumentala Portugaleten

Portugaleteko Udalaren Hezkuntza-Gazteria Sailak eta Euskara Zerbitzuak Kalesareak dokumentalaren aurkezpena eta proiekzioa antolatu dute, Portugaleteko gazteei begira.

Dokumentala Gazte Gelan erakutsiko dugu 2015eko urtarrilaren 22an (osteguna), 17:00etan.

Kalesareak Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako K ekimenari dagokio. Ekimen honen helburua euskarazko espazio ireki bat sortzea da, 18-30 urte bitarteko neska-mutilak aktiboak izan daitezen beren kezketarako proposamen eta irtenbideak bilatzen.

Kalesareak den ikus-entzunezkoa K-movie lehiaketako parte-hartzaileen bideoetan oinarrituta editatu da, K proiektuaren arloan. Dokumentalak 350 gazteren dinamika parte-hartzailea izan du. Nola edo hala, ikus-entzunezkoaren protagonistak dira eta interesatzen zaizkien gaiez hitz egiten dute: hala nola, sexuaz, ikasketez, lanaz, euskaraz, etxebizitzaz, kulturaz…
Hona hemen dokumentalaren trailerren estekak:



2015/01/15

Jaietan ere, euskaraz!!

Badatoz San Bziente auzoko jaiak, eta urtero moduan berbalagun eta euskaltzaleok, hainbat hitzordu izango dugu.

Lehenengoa igande honetan, urtarrilak 18, izango da: Korrikaren aldeko argazkia!!! Eguerdiko 13:30ean elkartuko gara San Bizenteko parkean, kioisko aurrean. Etorri zuek ere, guztion artean EUSKAHALDUN gaitezen!!!

Eta bigarren hitzordua San Bizente egunean izango da. Urtero bezala Sasiburu euskara elkarteak eta Berbalagunek pintxo dastaketa mundiala antolatu dute!!!! Arratsaldeko 19:30ean elkartuko gara, urtarrilaren 22an (osteguna) Martxoak 8 plazan

Hurbil zaitezte eta gozatu euskaraz!!! Gora San Bizenteko jai euskaldunak!!!


2015/01/13

Portugaleteko BIZKAIERA TALDEA





Portugaleten bizkaieraz praktikatu? Bai, posible da.
Bizkaieraz badakizu, edo lehen harremana izan gura badozu, hemen zure aukera.
Lekua: Dowel's taberna (epaitegiaren aurrean)
Eguna: eguenetan
Ordua: 19:15ean
Izena emoteko: portugalete_berba@aek.org 
Animatu eta etorri!

OINARRIZKO LUZAKETA TAILERRA

 
Eguna: urtarrilaren 15etik aurrera ostegunero
Ordua: 18:00etatik 19:00ak arte
Lekua: Txirbilenea (Sestao, Txabarri 6, eskailerak jaitsi)
Izena emateko: kulturgune@gmail.com
Antolatzailea: Txirbilenea

BURUHANDIAK EGITEKO TAILERRA



Inauteriak heldu arte erronka polita, buruhandi batzuk sortzea, ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Eguna: urtarrilaren 17tik aurrera larunbatero inauteriak heldu arte
Ordua: 17:00etatik aurrera
Lekua: Txirbilenea (Sestao, Txabarri 6, eskailerak jaitsi)
Izena emateko: kulturgune@gmail.com
Antolatzailea: Txirbilenea

KAKORRATZ IKASTAROA



         
Eguna: urtarrilaren 14tik aurrera asteazkenero
Ordua: 18:00etatik aurrera
Lekua: Txirbilenea (Sestao, Txabarri 6, eskailerak jaitsi)
Izena emateko: kulturgune@gmail.com
Antolatzailea: Txirbilenea

2015/01/09

Portugaleteko LITERATURA TAILERRA

Portugaleteko LITERATURA TAILERRA hasiko da 2015ean biltzen, eta kideek aukeratu duten liburua Ibon Zalduaren "Idazten ari dela idazten duen idazlea" da.
Gustukoa baduzu, animatu eta apunta zaitez portugalete_berba@aek.org helbidean.
EGUNA: urtarrilaren 13 eta 27an, astearteak.
ORDUA: 18:00etan
LEKUA: Santa Klara kulturtegia

Serantes-Punta Luzero mendi ibilbidea

Santurtziko Mendilagun taldearen eskutik datorkigu ondoko mendi irteera egiteko proposamena:

Eguna: 25, igandea
Ordua: 10:00
Lekua: Mamarigako metro irteeran
Ibilbidea: 12 km (3 ordu +/-) Serantes-Punta Luzero
Izena emateko: azken eguna 23a, ezkerraldea@aek.org helbidean edo 678 422 573 telefonoan.
Antolatzailea: Berbalagun

Barreterapia

Egunerokotasunak dakartzan kezkak eta buruhausteak alde batera utzi eta etorri gurekin barre egitera! Barreak kalterik ez egiteaz gain, terapeutikoa ere badelako.

Eguna: 21, asteazkena
Ordua: 18:30-20:00
Lekua: konfirmatzeke, baina seguruenik Mamarigako Kultur Etxea
Izena emateko: azken eguna 14a ezkerraldea@aek.org helbidean edo 678 422 573 telefonoan.
Antolatzailea: Berbalagun

Ipuin kontalaria

Santurtzin hilero izaten dira umeentzako ekitaldiak euskaraz. Hauen artean, ipuin kontalari saioak ditugu. Hil honetan 2 saio izango dira:

Egunak: 15 eta 29, ostegunak
Ordua: 17:30
Lekua: Santurtziko Liburutegi Nagusia
Norentzat: 5 urtetik gorako umeentzat
Antolatzailea: Santurtziko Liburutegi Sarea

2015/01/07

POSTAL LEHIAKETA ARRAKASTATSUA!

Eskerrik asko parte hartzaile guztioi!


HELDUEN POSTAL SARITUAK






HAURREN POSTAL SARITUAK