2016/11/28

TOPAKETA + KANTARI

Portugaleteko BERBALAGUNEN TOPAKETA eta PORTUGALETE KANTARI. Egun berean bi ekitaldi, eta biak primerakoak.

Arratsaldeko 19:30ean BERBALAGUNEN TOPAKETA hasi zen. 70 lagun elkartu ginen, elkar ezagutzeko jokoak, pintxo ederrak, Aitor Txarterina bakarrizketaria, trikitilariak eta hainbat Korrika kamiseten zozketa egin genituen. 



Eta horren ostean, 21:00etan, PORTUGALETE KANTARI. Beste hainbeste lagun elkartu ginen, abestu eta EUSKARA PRAKTIKATU.





Euskararen aldeko astea Barakaldon, ekintzak zehatz-mehatz


  •  Azaroak 28, astelehena
    • Barakaldo Euskalduna: ez hain gutxi, ez hainbeste” hitzaldia, Ander Ros (HIZKUNTZA ESKOLA)
      • 17:00etan, Hizkuntza Eskolako Azterketa gelan
  • Azaroak 29, asteartea
    • Euskara Barakaldoko kaleetan” (SASIBURU elkartea eta BARAKALDOKO UDALA)
      • Euskararen aldeko mezu positibo eta motibagarriak – zein duzu gustukoen?
  • Azaroak 30, asteazkena
    • Mintzodromoa” (ARRONTEGIKO OSASUN ZENTROA)
      • 13:30 – 14:30, 3. solairuan
    • Bertso-saioa”, Ibon Ajuria, Ander Elortegi eta Onintza Enbeita (HIZKUNTZA ESKOLA)
      • 19:00etan, Hizkuntza Eskolako Azterketa gelan
    • Fieltro tailerra” (BERBALAGUN)
      • 19:00etan, AEK euskaltegian
  • Abenduak 1, osteguna
    • Elikagaiak manipulatzeko tailerra” (GAZTE BULEGOA)
      • 16:30 – 19:30, Gazte Bulegoan
    • Euskal Harria, Euskara Herria” ikuskizuna (BARAKALDOKO ELKARTE ETA ARTISTAK eta UDALA)
      • 19:00etatik aurrera, Barakaldo Antzokian
  • Abenduak 2, ostirala
    • Durangoko azokara irteera” trenez (HIZKUNTZA ESKOLA)
    • Euskararen eguna – familientzako disko-festa” (BARAKALDOKO UDALA)
      • 17:30ean, Clara Campoamor zentro zibikoan (sarrera librea)
    • Erromerietako dantzak ikasten (banakakoa)” (HALA DZIPO KULTUR ELKARTEA)
      • 18:00etan, Hala Dzipo musika eskolan
    • Herrien arteko 20. Folklore jaialdia” (IBARRA-KALDU KULTUR ELKARTEA)
      • 20:00etan, Barakaldo Antzokian
  • Abenduak 3, larunbata
    • Herrien arteko 20. Folklore jaialdia” (IBARRA-KALDU KULTUR ELKARTEA)
      • 19:30ean, Barakaldo Antzokian
  • Abenduak 4, igandea
    • Herrien arteko 20. Folklore jaialdia” (IBARRA-KALDU KULTUR ELKARTEA)
      • 12:00etatik aurrera, Balmasedako frontoian

Mintzodromoa Arrontegi auzoko osasun-zentroan

Azaroaren 30ean, Euskararen Eguna tarteko, Arrontegi auzoko osasun- etxeko langileek mintzodromoa antolatu dute.

Noiz: azaroak 30, asteazkena
Zer: Mintzodromoa, hiru gai ordubetean
Zein ordutan: 12:30-13:30
Non: Arrontegiko osasun-zentroan, 3. solairuan
Izena emateko: 94 400 67 21 edo guillermo.gonzalezzamanillo@osakidetza.eus

Euskararen Egunaren harira, familientzako disko festa Barakaldon

 Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, hona hemen familientzako proposamena Euskara Sailaren eskutik Denok Euskaraz programaren barnean:
  • Abenduak 2, ostirala
  • Euskararen eguna – disko-festa
  • 17,30ean
  • Clara Campoamor zentro zibikoan
  • Sarrera librea (aforoa bete arte)

2016/11/23

Euskararen astea ospatuko du Barakaldoko HEOk

Barakaldoko Hizkuntza Eskolak honako ekitaldi hauek antolatu ditu Euskararen Egunaren harira:

-Azaroak 28, 17:00etan "Barakaldo Euskalduna, ez hain gutxi, ez hainbeste" hitzaldia Ander Ros irakasleari esker.

-Azaroak 30, 19:00etan Bertso-saioa Ibon Ajuria, Ander Elortegi eta Onintza Enbeitiarekn

-Abenduak 2, Irteera Durangoko Azokara. Trenez joango dira eta izena eman behar da hizkuntzaeskolaneuskaraz@gmail.com helbidean.

FAMILIA TAILERRA


2016/11/21

IRAKURRALDI ETENGABEA


"Chef Chof" antzezlana familiarekin gozatzeko Gurutzetan

Arte Eszenikoen egitarau barruan, “Chef Chof” antzezlana ikusgai
  • Chef Chof, TROKOLO TEATRO (Umore antzerkia)
  • Gurutzetako zentro zibikoa
  • Azaroak 26, larunbata
  • 18:00
  • 4tik 9 urtera gomendatua
  • Sarrerak (zentro zibikoan bertan, aforoa bete arte):
    • Helduek – 3€
    • Haurrek, gazteek eta 65 urtetik gorakoek – 2€

Merendola dibertigarriak familia tailerra

Iturria: http://euskara.barakaldo.eus/
 
Seme-alabekin euskaraz jolastu nahi duzu? Denok euskaraz, familia tailerrak Euskara Sailaren ekimenak aukera ezin hobea ematen dizu horretarako:
  • Merendola dibertigarriak (sukaldaritza tailerra)
  • Azaroak 25, ostirala
  • Gurutzetako zentro zibikoa
  • 17,30 – 19,00
  • Izena emateko:
  • Izena emateko azken eguna: azaroak 24, osteguna
Animatu eta parte hartu!  Ez da beharrezkoa euskara maila altua izatea, euskaraz aritzeko gogoa izatea baizik!

Elikagaiak manipulatzeko tailerra Barakaldoko Gazte Bulegoari esker


Barakaldoko Gazte Bulegoak elikagaiak manipulatzen ikasteko tailerra antolatu du:
  • Elikagaien manipulazioa
  • Abenduak 1, osteguna
  • Gazte Bulegoan
  • 16:30 – 19:30
  • 10€-ko fiantza
  • Izena emateko:

20. Herrien Arteko Folklore Jaialdia Ibarra-kalduren eskutik


Ibarra-kaldu kulturaelkarteak 50 urte bete ditu; haiek antolatutako Herrien arteko folklore jaialdiak, bestalde, 20 urte.
  • Egitarau oparoa azaroaren 25etik aurrera

    - Folk session bat, azaroak 25, ostirala, 22:00etan Ibarra-kaldun
    - Bertso-afaria Fredi Paia eta Sustrai Colinarekin, azaroak 26, larunbata, 22:00etan Ibarra-kaldun.
     
  • Ekitaldi nagusiak: abenduaren 2tik 4ra:
    • Abenduaren 2an eta 3an – Barakaldo Antzokian
    • Abenduaren 4an – Balmasedako frontoian

2016/11/18

MARTXALAGUN TELE7n

Kurtso berria hasi da eta, gainontzeko taldeak bezala, Portugaleteko Martxalagun taldea hasi da martxan.

Gaur Tele7ko kamerak gurekin egon dira eta erreportaje polit hau egin dute.

Portun Martxalagun bi talde daude:

  • Astelehenetan, 19:30ean, Zubiaren ondoan.

  • Ostiraletan, 09:15ean, Hilerri aurreko bidegurutzean (bidegorrian). 

Horrez gain, beste talde asko duzu aukeran; klikatu HEMEN, eta izena eman.

PRAKTIKATU ETA BIZI!




Sotera Arraun Taldeari bisita gidatua


Santurtziko 2016ko Euskara Astearen egitaraua


Euskararen egunaren harira, "Euskal harria - Euskara herria" emanaldia Barakaldon

Informazioa euskara.barakaldo.eus webgunetik hartua dago:

“Euskal harria – Euskara herria” Barakaldon Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko prestatzen ari den ikuskizuna da. Euskararen ondorea eta, batez ere, euskalgintzan eta euskal kulturgintzan aritzen direnen lana eta ahalegina goraipatu nahi dituen ikuskizuna. Herriko elkarteek herriarentzat sortutako ikuskizuna; haiek protagonista!!
  • Euskal harria – Euskara herria” musika-ikuskizuna
  • Abenduak 1, 20:00etan
  • Barakaldoko Antzokia
  • Sarrera doan (gonbidapena behar da!)
  • Gonbidapenak:
    • Erreserbatu nahi duzu? (azaroaren 22ra arte)
      • Hala Dzipo musika eskolaren bidez (El Rosario z.g. /94 438 55 41)
      • Euskara zerbitzuaren bidez (euskara@barakaldo.org / 94 478 92 41)
    • Azaroaren 25etik aurrera:
      • Antzokiko txarteldegian (ohiko ordutegian)
Bazatoz?


2016/11/17

IPUIN KONTALARIA


Barakaldoko berbalagunek Fieltro Tailerra egingo dute




Marijo Ovejas berbalagun santurtziarraren eskutik, Barakaldoko berbalagunok Fieltro Tailerra egingo dugu.

Noiz: azaroak 30, asteazkena
Non: AEK euskaltegia, San Bizente 11
Zein ordutan: 19:00
Baldintzak: Partaide bakoitzak 2 euro jarriko ditu materiala ordaintzeko.
Izena emateko: barakaldo_berba@aek.eus edo 678 626 567. Azken eguna azaroaren 29a

Amodiozko gutunen XXII. lehiaketa Barakaldon









Euskara Sailaren eskutik, Bihotzaren hitzak 2017, amodiozko gutunen XXII. lehiaketa izango dugu. Hurrengo Informazio guztia http://euskara.barakaldo.eus webgunetik eskuratu dugu.
Amodiozko gutuna euskaraz idaztea? Oraindik idazten al da gutunik? Erronka handia ote da? Ez dut uste!
Egia da, gaur egun, amodiozko gutunik, ez bestelakorik nekez idatziko dugula; baina sentimenduak papereratzeko beharra denok sentitu dugu noiz edo noiz! Eta zergatik ez euskaraz!
Gainera “amodiozko gutuna” oso kontzeptu zabala izan daiteke: sentimendu sakon-sakonak, maitasuna, maitasun eza, gorrotoa, destaina, ironia, hitz jokoa, lotsagabekeria, umorea… den-dena sartzen da folio zuri batean.
Ausartuko zinateke? Zergatik ez?

Gutunak entregatzeko epea: azaroaren 21etik urtarrilaren 21era

Bertso afaria Sustrai Colina eta Fredi Paiarekin


Zer: Bertso-afaria Fredi Paia eta Sustrai Colinarekin
Non: Ibarra-kaldu, San Jose kalea, Beurko-Bagatza, Barakaldo
Noiz: azaroak 26, larunbata
Zer ordutan: 22:00
Antolatzailea: Ibarra-kaldu elkartea, Herrien Arteko XX. Folklore Jaialdiaren barnean. 

Sarrerak salgai 15 euroan Barakaldoko AEKn, azaroaren 22ra arte




2016/11/14

MENDI TXANGOA busti gabe

Pasa den larunbatean, azaroak 12, mendi-txangoa egin genuen Trianoko mendietan barna, eta ez bat, hiru mendiren gailurrak zapaldu genituen. Eta gainera, busti gabe.
Hasieran izena emanda zuten hainbat lagunek atzera egin zuten auriaren beldur, baina goiz ederra egin zuen paseotxoa emateko.
Lehen mendia: Gurutzegane (Pico La Cruz) 802 m.


Bigarrena, Gasteran, 801 metrokoa.

Hirugarrena, Ganeran  (822 m.)

Eta azkenean, ondo merezitako hamaiketakoa Zugaztietan (La Arboleda), beste lagun batzuekin batera.

Korrika arropa salgai Ezkerraldeko AEK euskaltegietan

20. Korrika ate joka dugun honetan, edizio berrirako arropa iritsi zaie AEK-ko euskaltegiei. Begiratutxo bat eman nahi izanez gero, Ezkerraldeko AEK euskaltegietan aukera izango duzue:

  • Barakaldon, San Bizente kalean, 11. Tfnoa: 663 03 81 35, emaila: barakaldo@aek.eus
  • Sestaon, La Iberia kalean, 1. Tfnoa: 944 960 900, emaila: sestao@aek.eus
  • Xaribari AEKn: Portugaleten, Cristobale Mello kalean, 8 behea. Tfnoa: 607 625 189. Eta Santurtzin, Fleming doktorea kalean, 17 Behea. Tfnoa: 607 515 720
Halaber, internet bidez erosteko parada ere egongo da hemen klikatuz gero.


La Iberia 1
La Iberia 1

"Berunezko soldadutxoa" antzezlana familiarentzat

Arte Eszenikoen egitarau barruan, “Berunezko soldadutxoa” antzezlana ikusgai
  • Berunezko soldadutxoa!, IRU TEATRO (Antzerki beltza eta txotxongiloak)
  • Clara Campoamor zentro zibikoa
  • Azaroak 19, larunbata
  • 18:00
  • Sarrerak (zentro zibikoan bertan, aforoa bete arte):
    • Helduek – 3€
    • Haurrek, gazteek eta 65 urtetik gorakoek – 2€

Jostailugilea ipuin musikatua Hala Dziporen eskutik


Familian euskaraz bizitzeko aukera ezin hobea eskainiko digu oraingoan Hala Dzipo Kultur elkarteak:
  • Jostailugilea” ipuin musikatua, Hala Dzipo Musika Eskola
  • Azaroak 18, ostirala
  • Clara Campoamor zentro zibikoa
  • 18:00etan
  • Sarrera librea aforoa bete arte

2016/11/10

Prestatu familian ospakizunetarako gonbidapen-txartel bereziak

Barakaldoko historia eta ingurumena interpretatzeko CIHMA izeneko zentroak familian egiteko tailer aparta antolatu du "Igandero" deituriko tailer eskaintzaren barruan:


  •  Ospakizunetarako animalien txartelak diseinatu
  • Azaroak 13, igandea
  • CIHMA Luis Choya Almaraz - Errekatxo auzoa
  • 12:00etatik 14:00etara
  • 6-12 urte artekoak
  • Doan

Euskal musikaren doinura dantzatzeko parada San Bizente auzoan

 Laguntasuna elkarteak antolatua, dantza-plaza izango dugu asteburu honetan:

  • Azaroak 12, larunbata
  • 20:00etan
  • San Bizenteko Elizate plazan

FAMILIA TAILERRA


Santurtziko Berbalagun Topaketa-kronika

Pasa den ostiralean burutu genuen Santurtziko Berbalagun Topaketa. Itsasalde kaleko Tabata tabernan elkartu ginen eta bertako jabe euskalduna den Marcosek beti bezain adeitsu eta beso zabalik hartu gintuen.

Hasteko, Aitor Txarterinaren bakarrizketa izan genuen. Batua eta bantuaren ahaidetasunaz, euskaldun eta alemaniarren lotura den ELKAR partikulari buruz, ... iji eta aja ibili ginen.

Horren ostean, Aitor Gorostizaga eta bion txanda heldu zen. Bion artean Berbalagunen azalpen orokorra egin eta euskara agendari buruz hitz egin genuen. Aitorrek, inork baino hobeto azaldu zuen Berbalagun ELKARrekin egotea dela, ELKARrengandik ikastea eta ELKARrez gozatzea. Beraz, oraindik ere Berbalaguna ez bazara, zeren zain zaude?

Ondoren, Marcosek prestatutako tortilla goxoa jan genuen eta Berbalagunek elkar ezagutzeko aukera izan zuten. Tabatan luzez egon ondoren, beste pote bat hartzera joan ginen gustura asko baikeunden.

Momentu horretan, lehenagotik ideia besterik ez zena gauzatu zen, Mamarigan Berbalagun taldea sortzea!

Beraz, Topaketak denetariko izan zuen: bakarrizketa, luntxa, berba, poteoa eta ELKAR ezagutu eta ELKARren berri izateko parada.

Argazkilaritza ikastaroa Sestaon

Zure argazki kamerak dituen aukera guztiak ezagutu nahi? Horrela bada, ez galdu aukera eta hurbidu Sestaon prestatu dugun argazkilaritza ikastarora. Bi saio izango dira, bata azaroaren 28an (teorikoa) eta , bestea, 30ean (praktikoa).

 Izena aldez aurretik eman behar da, plazak mugatuak dira eta!!!
Izena emateko:
- 678 422 521
- sestao_berba@aek.eus