2017/02/28

Portugaleteko martxoko EUSKARA AGENDA


20. Korrika dokumentala Santurtzin


"Patata,patata!" haur-zinemaldian


Eguna: martxoak 3, ostirala
Ordua: 18:00etan
Lekua: Mahastietako liburutegia
Sarrera: dohainik
Antolatzailea: Santurtziko Liburutegi Sarea

Bihar ipuin kontalaria!

Eguna: martxoak 1, asteazkena
Ordua: 18:00etan
Lekua: Kabiezeseko liburutegian
Sarrera: dohainik
Norentzat: 5 urtetik gorakoentzat
Antolatzailea: Santurtziko Liburutegi Sarea

2017/02/27

KORRIKA AURKEZPENA Portugaleten


Euskarazko bisita antolatu dute Barakaldoko Parke Botanikoan

Barakaldoko Natur Gelak Lorategi Botanikoa ezagutzeko bisita gidatua prestatu du datorren ostegunean: 

Non: Lorategi Botanikoa – bisita gidatua
Noiz: Martxoak 2, osteguna
Ordua: 11:00etatik 12:30era. 

Izena emateko: 94 437 58 05 edo naturgela@barakaldo.org 


Santurtziko martxoko euskara agenda!


Inauterietarako plana Hala Dziporen eskutik Barakaldoko San Bizente auzoan

Datorren asteburuan, Hala Dzipo musika eskolak inauteriak girotzen jarraituko du:

Noiz: Martxoak 3, larunbata
Zer ordutan: 18:30ean kalejira San Bizenten zehar eta 18:30ean dantzaldi antzeztua Elizaurreko enparantzan.

Postre dibertigarriak egiteko familia tailerra Barakaldon

Euskara sailaren Denok euskaraz, familia tailerrak programaren barruan, Postre dibertigarriak prestatzeko tailerra izango dugu. Aukera ezin hobea ikasteko, jolasteko eta inportanteena, familia giroan euskaraz ondo pasatzeko!

Noiz: Martxoak 3, ostirala
Non: Gurutzetako zentro zibikoan

Zein ordutan: 17:30-19:00
Izena emateko: euskara@barakaldo.org eta 94 478 92 41
Epea: Otsailaren 27tik martxoaren 2ra arte


Mozorro desfile lehiaketa Burtzeñan

Burtzeñak umeentzako III. Mozorro desfile-lehiaketa ospatuko du otsailaren 28an. Anima zaitez parte hartzen, txokolatada ere egongo da.

Noiz: Otsailak 28, asteartea
Zer ordutan: 17:30
Adina: 2tik 6 urtera
Non: Burtzeñako kultur etxean


Buruhandiak familia-tailerra Errekaortun

Inauterien harira, ekimenak ugaritu dira Barakaldon, oraingoan, tailer berezi bat prestatu dute Errekaortun.

Noiz: Otsailak 28, asteartea
Zer: Buruhandiak familia tailerra
Zer ordutan: 11:30ean
Adina: 4 urtetik gora
Non: Retuertoko kultur etxea


PORTU KANTARI otsaileko kronika




 

Portugalete Kantari otsaileko edizioan 60 pertsona inguru bildu ginen Alde Zaharreko kaleetan.

Inauteri giroan, Elai Alai taldekideak ere bere maskaradarekin elkartu zitzaizkigun.

Gau-giro ederra, eta EUSKARAZ!





2017/02/24

GAZTE MINTZODROMOA 2017

Iaz bezala, aurten Asti-Leku, Ballonti, El Carmen, Santa Maria eta Zunzunegi ikastetxetako 250 gazte bildu dira euskaraz mintzatzeko eta elkar ezagutzeko.

Gurekin Athletic taldeko Garazi Murua eta Alazne Gomez (Txiki) egon dira, galderei erantzuten eta autografoak sinatzen ibili dira gazteen artean.

Mintzodromoan ez ezik, kalean, kirolean eta parrandan ere euskaraz!

Praktikatu eta bizi!






Papiroflexia tailerra ume eta gurasoentzat


2017/02/22

Koadernoa zuri antzezlana Santurtzin

"Hika Teatroaren ekoizpen berri hau Federico Garcia Lorcaren obran oinarritutako antzezlana da. Agurtzane Intxaurraga eta Arantxa Iturbe egileek “Bernarda Albaren etxea” hartu dute abiapuntu Euskal Herrian kokatutako istorio bat kontatzeko, asko izan baitira berton ezagutu ditugun “Bernardak”, tradizioaren izenean alabak aske ez izateko hezi dituztenak.

Urte luzez banatuta egon ondoren, amaren etxean berriro elkartuko diren bi ahizpari buruzko istorioak matriarkatu eredu honek ekarritako kontraesan, min eta kastrazioaren inguruko hausnarketa eragingo digu.
(...)

Bi ahizpak aurrez aurre egongo dira. Ezer gutxi jakingo dute amak batengan eta bestearengan utzitako arrastoez. Nahikoa lan izan dute nork bere bizitza eraikitzen. Nahikoa lan bizitzen.

Ikuskizun honek aukera emango digu ama zorrotz eta kontrolatzaileek utzitako ondorioetan pentsatzeko. Tradizioaren defendatzaile sutsuak eta fededun santujale amorratuak, bizitza gozatu ez eta gozarazten utzi ez duten emakumeak dira. Mundura ekarri ostean, alabak ia itotzeraino estu hartu dituzten ama autoritarioak."
(Iturria: www.Serantes.com) 

Eguna: martxoak 2, osteguna
Ordua: 20:30
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Iraupena: 80 minutu
Prezioa: antzezlana ikusteko Berbalagunok % 50eko deskontua izango dugu, hau da sarrera 5 euroan.

Antzelana ikusteko sarrerak Santurtziko AEK euskaltegian eskatu beharko dira martxoaren 1a arte 14:00etan. Eskatzean sarrera ordaindu beharko da, ez baita ordaindu gabeko sarrerarik hartuko.
Sarrerak, antzezlana hasi baino 15-20 minutu lehenago banatuko dira Serantes Kultur Aretoaren sarreran.

2017/02/21

GAZTE MINTZODROMOA

Iaz bezala, aurten ere Gazte Mintzodromoa antolatuko dugu Portugaleten.

Ostiral honetan izango da eta 200 gazte baino gehiagok hartuko du parte, bost ikastetxe hauetakoak: Asti-Leku ikastola, Ballonti institutua, El Carmen ikastxea, Sta. Maria ikastetxea eta Zunzunegi institutua.

Athletic futbol taldeko Maite Lizaso eta Garazi Murua jokalariak etorriko dira.

Aztertuko ditugun gaiak: Emakumeak eta kirola / Telebista eta gazteak / Inauteriak


Kantulagun kronika


Pasa den igandean elkartu ginen Santurtziko parke nagusian eguerdia alaitzeko asmoz. Beti bezala, gitarra eskuan topatu genituen Ana, Marijo eta Raquel, baita gitarra-jotzaile ezezagun bat ere! Patri du izena eta igandekoa izan zuen bere lehen kantaldia Kantulagunekin batera. Oso ondo aritu ziren eta lagun asko aritu ginen kantari!

Oraingo honetan 20.Korrika ate joka daukagunez, ezusteko ederra eman ziguten Zirkorrika kanta abestu zutenean. Hementxe duzue horren lekukoa den bideotxoa.


2017/02/20

SCRAPBOOKING TAILERRA


Pisten jokoa Barakaldoko CIHMAren eskutik

Otsailaren 28ra arte, CIHMA Luis Choya Almaraz zentroan Pisten jokoan parte hartu ahal da.
Zentroa bisitatu eta 6-16 urte bitarteko partaideek Barakaldori buruzko hainbat galdera erantzun beharko dituzte.
Parte-hartzaile guztien artean martxoan zozketa bat egingo da.

Ordutegia: Asteartetik igandera 11:30etik 15:00era (otsailaren 28ra arte)
Lekua: CIHMA Luis Choya Almaraz zentroa. (Anbia kalea z/g, Errekatxo-Barakaldo).


Euskal Inauteria Barakaldon

OTSAILAK 24 - EUSKAL INAUTERIA

19:00 – Euskal inauteri tradizionalaren KALEJIRA.Foruen pasalekuan barrena. (Bide Oneratik Herriko Plazara).
20:00 – Euskal inauteri tradizionalaren AGERRALDI-ERAKUSKETA “Lapurdiko Uztaritzeko Inauteriak”. Herriko plazan
Parte hartzaileak: Barakaldoko Amaia, Laguntasuna, Ibarra-kaldu eta Errekaortu taldeetako musikari eta dantzarien eskutik.

Euria bada, Barakaldoko Frontoian egindo da. (Batzar nagusiak kalea).
Iturria: euskara.barakaldo.eus

Inauteriko dantza eta txokolatada – Arteagabeitia/Zuazo

Datorren ostiralean Inauteri giroan murgiltzen hasteko aukera bikaina Arteagabeitia / Zuazo auzoetan:
Zer: Inauteriko dantza eta txokolatada
Noiz: Otsailak 24, ostirala
Zer ordutan: 19:00
Non: Zuazo ikastetxean

Gizarte-lana Osakidetzan, Ainhoa Isasiren hitzaldia Barakaldon

Osakidetzaren lana hobeto ezagutu nahiko zenuke? Bertoko langile euskaldunak ezagutu? Jakin zehatz-mehatz zertan datzan euren lana, zer egiten duten, nola…

Hilean behin, Osakidetza barrutik ezagutzeko aukera izango duzu:
Nortzuk: Osakidetzako profesionalak euskaraz
Zer: “Gizarte lana Osakidetzan”, Ainhoa Isasi
Noiz: Otsailak 22, asteazkena
Zer ordutan: 14:00 – 15:00
Non: San Eloy ospitalea (2. sotoko bilera gela)

Informazio gehiago: guillermo.gonzalezzamanillo@osakidetza.eus edo 94 400 67 21 / 94 485 58 10 / 94 485 58 44

Maskaratuak inauteri-jolasa – Burtzeñako kultur gelan

Inauterien egitarauaren barruan, Burtzeñako kultur gelan Inauteri-jolas handia izango dugu:

Noiz: Otsailak 22, asteazkena
Zein ordutan: 17:00etan
Non: Burtzeñako kultur gela
Hartu gonbidapena otsailaren 20tik aurrera!!




Inauterietarako makillaje-tailerra haurrentzat Barakaldon

Inauterien egitarauaren barruan, Zuhatzuko kultur etxean Inauterietarako makillajea – haur tailerra izango dugu:
Noiz: Otsailak 23, osteguna
Zein ordutan: 17:30ean
Non: Zuhatzuko kultur etxean
Adina: 5 urtetik gora

Eman izena otsailaren 20tik aurrera!!!

Inauteriak Barakaldoko auzoetan


BURTZEÑAKO KULTUR GELA
Otsailak 22, asteazkena
·         17:00 – “Maskaratuak” inauteri-jolas handia

BURTZEÑAKO KULTUR ETXEA
Otsailak 28, asteartea
·         17:30 – III. Mozorro desfile-lehiaketa eta txokolatada (2tik 6 urtera)

CLARA CAMPOAMOR ZENTRO ZIBIKOA
Otsailak 27, astelehena
·         18:00 – Txikien inauteri jaia eta txokolatada

ZUHATZUKO KULTUR ETXEA
Otsailak 23, osteguna
·         17:30 – “Inauterietako makillajea” haur tailerra (5 urtetik gora).
Otsailak 27, astelehena
·         17:30 – “Inauterietako postrea” haur tailerra. (5 urtetik gora).

RETUERTOKO KULTUR ETXEA
Otsailak 28, asteartea
·         11:30 – “Buruhandiak” familia tailerra (4 urtetik gora)

ARTEAGABEITIA-ZUAZO
Otsailak 24, ostirala
·         19:00 – Inauteriko dantza eta txokolatada (Zuazo ikastetxean)
Otsailak 25, larunbata
·         19:30 – Musika kalean eta mozorroko kalejira auzoko kaleetan.

LLANO
Martxoak 4, larunbata
·         12:00 – Jolasak, lantegiak eta puzgarriak (Arriaga kalean)
·         13:30 – Kalejira auzoko kaleetan, Kartoi Bandak alaitua
·         19:00 – Diskoteka mugikorra eta Mozorro lehiaketa (Alberdi kalean)

BEURKO-BAGATZA
Martxoak 4, larunbata
·         18:00 – Euskal inauteriko agerraldia Ibarra-kaldu elkartearen eskutik. (Santa Teresa plazan).
·         21:00 – Momotxorroen gaua.

RETUERTO
Martxoak 4, larunbata
·         12:00 – Haur jarduerak (kiosko plazan)
·         18:00 – kuadrilla jaitsiera
·         22:00 – Sari banaketa
Martxoak 5, igandea
·         12:30 – Euskal inauteriko kalejira, auzoko kaleetan
·         13:00 – Euskal inauteriaren agerraldia. (Erreka-Ortu dantza taldearen eskutik).

LUTXANA
Martxoak 3, ostirala
·         19:30 – Euskal inauteriaren kalejira, auzoko kaleetan (Amaia dantza taldearen eskutik).

SAN BIZENTE
Martxoak 5, igandea
·         12:30 – Euskal inauteriko kalejira, auzoko kaleetan (Laguntasuna Taldearen eskutik).


Yoga tailerra-kronika

Aurrekoan elkartu ginen Indian sortutako Yoga tailerraz gozatzeko.
Hasieran Hodeik azaldu zigun norberaren esentziarekin elkartasun kontzientea dela Yoga, edo hori lortzea duela helburu.
Hasteko, arnasketa ariketak egin genituen, etzanda eta horri erreparatuz gorputz atal ezberdinak erabili genituen: sabelaldea, sabel-kaiola eta klabikula.
Jarraitzeko, posturak egin genituen gure giharrak luzatzeko eta ondoren “asanak”. Horiek dira Yoga hitza entzunda, irudikatzen ditugunak: eguzkiari agurra, kandela postura, ...
Bukatzeko, erlaxazioa egin genuen hildakoaren posturaren bidez, Yogan adituek erabateko erlaxazio kontzientea lortzen omen dute postura hori praktikatuz. Gu behintzat saiatu ginen.
Asteburuari ongi etorria emateko modu paregabea izan zen!

guraso jokoen kronika

Goiz polita pasa genuen larunbat honetan, Portugaleteko Merkatuan Guraso Jokoak egin genituen, Euskal Herria Australiaren aurka.

Kanpadendak muntatu, lokotx eta zaku lasterketak,txinga-eroate...

Euskara eta kirola lotuta, tarte ederra pasatu genuen.






2017/02/14

20. Korrika aurkezpena Santurtzin ostiral honetan


MAITASUN MEZUAK lehiaketa


2017 – Maitasun mezuen lehiaketa
Oinarri-arauak

-1-
Mezuaren neurria: 10-25 hitz, emotikonoak 
kontuan hartu gabe.
-2-
Kategoriak. Ez dago kategoriarik. 
Edonork aurkez dezake mezua.  
Saridun bakarra egongo da.
-3-
Saria: Pando Aisiako sparako bi sarrera.
-4-
Aurkezteko epea zabalik otsailaren 28ra arte. 
Zehatz-mehatz, gaueko 12:00ak arte.
-5-
Epaileak Berbalagun Jarraipen Batzordeko kideak izango dira: 
Udal teknikari bi, Udal euskaltegiko ordezkaria, 
Xaribari AEK euskaltegiko ordezkaria eta 
Berbalagun koordinatzailea.
-6-
Sariduna iragartzeko eguna: martxoaren 14a.
Blogean eta Facebooken iragartzeaz gain, 
parte hartzaile bakoitzari ere jakinaraziko zaio 
Whatsaap bidez.
-7-
Saria emateko kontuan izango dira:
  • Egokitasuna, edukia
  • Moldea, kohesioa, koherentzia
  • Zuzentasuna
  • Originaltasuna