pestaƱak

Karmele Jaio idazlea Santurtzin



Santurtziko Bai Esan euskararen aldeko elkarteak antolatuta, Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren barruan, ekainaren 30ean Karmele Jaio idazlea izango dugu Santurtziko Dorretxean. Bertan, "Musika Airean" liburuaren aurkezpena egingo du.

Dorretxean izango denez, hitzaldiaren aurretik, 6:30ean, han bertan dagoen Santurtziko Historiaren Interpretazio Zentrora joatea pentsatu dugu. Bisita mugatua denez, etorri nahi baduzu, bidal ezazu emaila hona: baiesan@kaixo.com.

Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) kazetaria da ikasketaz eta lanbidez. Literaturan, bi ipuin bilduma kaleratu ditu orain arte: Hamabost zauri (2004) eta Zu bezain ahul (2007), eta eleberri bat, Amaren eskuak (2006).
Musika airean: Leiho ondoan ematen du eguna Elenak, kalera begira, munduan egin beharrekoak eginda dituelakoan. Seme-alabek Ekuadorreko neska bat ekarri diote, etxeko lanetan laguntzeko eta etxetik ateratzera animatzeko. Elenak, baina, bertan geratu nahi du, bere oroitzapenei atxikia.

Anima zaitezte eta ezagut ezazue euskal literatura!






Aste kulturala


Oraingoan, Barakaldoko Hala Dzipo musika eskolak antolatutako ekimenen berri emango dizuegu.
Ikasturtea bukatzear dago, eta horregatik, San Bizente auzoan ekintza batzuk antolatu dituzte. Informazio gehiago hemen, edo klikatu argazkian egitaraua ikusteko.
Animatu eta girotu dezagun euskal kulturaz Barakaldo! Berbalagunok musikarekin bat!

Ikasturte amaierako triki-poteo erraldoia




Ostiral honetan, ekainak 24, AEK-k antolatuta, ikasturte amaierako triki-poteoa egingo dugu Portugaleteko Alde Zaharrean 20:00etatik aurrera. Aurreko ostiralean Santurtzin egindako triki-kantu-dantza poteoari Portugaleteko euskalakariek lekukoa hartuko diote. Gainera, aurten Berbalagun egitasmoa abian jarri dugu eta ia-ia 90 berbalagunek parte hartzen dute egitasmo honetan. Berbalagun hauek guztiak eta ezkerraldeko euskalakariak gonbidatuta zaudete.

Euskaldun dezagun Portugalete!

Bete dezagun euskalakariz Alde Zaharra!

Eki Eguna Mamarigan



Urtero bezala, ekainaren 23an, osteguna, Eki Eguna izango dugu Mamarigan. Uda ate joka daukagu eta Mamarigan egitarau aparta prestatu dute honen etorrera ospatzeko. Egun aparta, magikoa sua magikoa baita. Magia hau ager dadin honako egitaraua prestatu dute:

19:00etan erromeria Patxi Perezekin.

21:30ean kalejira auzoan zehar.

22.00etan tinbalada berezia. Honen ostean Pitxiritxia erreko da. Ezetz asmatu zer erreko den!

Anima zaitezte eta etorri !

Gora Mamariga, gora Kultur Etxea!

AGURTZA atunontzira bisita




Bai Esanek antolatuta, ekainaren 18an AGURTZA atunontzira bisita gidatua 12:30ean ( Portugaleteko Nautika eskolaren atzealdean). Bisitaren ostean poteoa egingo da Txitxarratik, poteo laburra.


Itsasozaleak bazarete, hona hemen gure kultura hurbiletik, doan eta euskaraz ezagutzeko abagunea. Asteazken arte izena emateko epea irekita egongo da. Izena emateko: baiesan@kaixo.com.


Informazio gehiagorako sakatu hemen.


Anima zaitezte!!

Jon Arretxeren "11 bidaia, 11 liburu"


Bihar, ekainak 14, arratsaldeko 19:30etan hitzordua dugu Jon Arretxe idazlearekin. San Bizenteko Kultur Etxean, bere lanaren inguruan arituko da, "11 bidaia, 11 liburu" hitzaldian.
Etor zaitezte euskal literaturaz gozatzera eta tartetxo interesgarria pasatzera!!!!!

Triki-dantza-kantu poteoa Txitxarran!




Ekainaren 17an, ostirala, Santurtziko Bai Esan euskararen aldeko elkarteak antolatuta, Triki-dantza-kantu poteoa egingo dugu ikasturteari amaiera emateko. Lagun etxea tabernatik abiatuko da 20:00etan.

Uda gero eta hurbilago dago, batzuentzat oporraldia ate joka, baina gogoan izan euskarak ez duela oporrik hartzen, eta euskaltegian oporrak izan arren, udan euskaraz berba egiteko aukera izango duzue, zuen eskubidea da eta.

Bete dezagun euskaraz Txitxarra!





PORTUKO BERBALAGUNAK




Hiru hilabetetan Portun 80-90 berbalagun izatera heldu gara eta orain arte egindako ekimen batzutan ateratako argazki batzuk dira hauek. Badakizue orain dauden 11 taldetan biltzen direnak eta beste euskaldun askok AGENDA barruan egiten diren ekintzentan parte hartzeko aukera daukazuela!!!
Eskerrik asko ta segi ondo!!!

Mintza eguna

Hemen dituzue mintzaegunean egon ziren berbalagun batzuek bidalitako argazkiak.



Ondo pasatu zenuten, ezta? Aurrera Berbalagunak!!!!

Aurten ere barnetegi ibiltariak!



Aupa euskalakariak!

Aurten, atzera ere, AEK-k udan barnetegi ibiltariak abian jarriko ditu. Hauen bidez, Euskal Herriko txokorik interesgarrienak ezagutzeko aukera izango duzue. Interesatuta bazaudete, hona hemen informazioa: http://www.ibiltaria.aek.org/.



Korrika Ouleta!



17. KORRIKAko MATERIALAREN OUTLETA!
KORRIKAKO PRODUKTUAK PREZIORIK ONENEAN. IZAN EUSKALAKARI ETA EZ GALDU AUKERA PAREGABE HAU!
kamisetak/izerditakoak/prakak/softshell/zapatilak/bainujantziak/txalekoak
Non
Outlet-a Grafik-ek Laudion duen biltegian izango da.
Nola heldu
Nola joan ez badakizu klikatu hemen.
Ordutegia
EKAINAK 10, Ostirala 16:00-20:00
EKAINAK 11, Larunbata 10:00-14:00/ 16:00-20:00
EKAINAK 12 , Igandea 10:00-14:00

Udan dotore baino dotereago egoteko aukera paregabea!

Sukaldaritza ikastaroa!!!!!


Sasiburuk antolatua, ekainaren 8an eta 15ean izango dugu sukaldaritza ikastaroa. Arratsaldeko 18:30etan izango da Gurutzetako Kultur Etxean.
Egun bakoitzean 2 plater sukaldatuko dira, eta benetan esaten dizuegu, oso bereziak izango dira.
Animatu eta eman izena, Barakaldoko AEK-n edo facebook-era mezu bat bidalita

Berbalagunak ere, sukaldari!!!!!

Pirritx, Porrotx eta Marimotots SKAn!

Pirritx, Porrotx eta Marimotots berriz ere Santurtzin!


Santurtziko SKAk antolatuta, hain ezagunak diren Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek "Ongi etorri Pupu eta Lore" ikuskizuna eskainiko digute ekainaren 17an 17:00 eta 19:30ean. Ikuskizun eder honetaz gozatzeko:


Telefonoa: 94 483 92 44/648 09 93 34

Fax-a: 94 461 00-49

hilabete honetako agenda!


Emakumeekiko errepresioa frankismoan



Barnetegi ibiltariak!

Euskal Herria ezagutu nahi? Euskaraz? Ba hau da zuen aukera!!!!!

Oinez... Izena emateko: ekainaren 23a baino lehen
Murgiatik Hiru Errege Mahaira



Bizikletaz... Izena emateko: Uztailaren 21a baino lehen
UrduƱatik Zarautzera

Informazio gehiago www.aek.org eta AEK euskaltegietan.

Anima zaitezte!!!! Udan ere, euskaraz!!!!!