pestaƱak

Sestaoko irakurzale klubaren hurrengo topaketa prest!

 

-Liburua: Ixiar Rozasen "Edo zu edo ni"

-Eguna: martxoaren 18a, osteguna

-Ordua: 18:30ean

-Lekua: Sestaoko Udal Eskaltegia

-OHARRA: parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da

Portugaleteko Berbalagun taldeko aurreko asteko irabazlea!


 Zorionak Arka! Nahi duzunean Xaribari AEK euskaltegitik pasa zaitezke zure saria jasotzera!

Sestaoko EGUNEAN BEHIN lehiaketako aurreko asteko irabazlea!

 Naiara dugu, berriz ere, 3.aste honetako irabazlea! Bejondeizula, Naiara! Nahi duzunean, pasa zaitez AEK euskaltegitik zure saria jasotzera.


Taldeko gainerakoei eta oraindik taldera batu ez zaretenoi, animo, aste honetan beste aukera bat daukazue eta. Nork kenduko dio tronua erreginari?



Inauterien inguruko tele-hitzaldiaren kronika eta argazkiak!

Arratsalde ederra pasa genuen Portugaleteko Berbalagunek atzo! Jon Ander Langararen eskutik, Euskal Herriko zein munduko beste herrialdeetako inauterien historian murgildu eta hainbat bitxikeria ezagutzeko aukera izan genuen bertatik bertara!

Mila esker hitzaldian parte hartu zenuten guztiei eta bereziki Jon Anderri horren hitzaldi dinamiko eta interesgarria eskaintzeagatik, EUSKARA HUTSEAN!





Inauteri dantza ikastaroa: argazkiak, bideoa eta kronika


Itzela izan zen atzokoa! Hainbat berbalagun elkartu ginen Sestaoko AEK euskaltegian Lantzeko zortziko ikastaroa egiteko asmoz. Lauko taldeak eginda,  talde bakoitzak gela batean ikasi zuen dantza, inauteri jantzi eta guzti!

Pandemia dela eta, ezin izan ginen korroan dantzatu denak batera, dena den, egoera hobetzen denerako plana badugu, ikasitakoa plazan erakutsi denok elkarrekin eta euskaraz dantzan! Urrun ikusten dugu momentu hori, baina helduko da! Bitartean, hementxe dituzue atzoko zenbait argazki eta bideo:




 

Inauteri txano tailerra: kronika


 Arratsalde polita pasa genuen Sestaoko Berbalagunok aurreko ostegunean! 

 Hainbat familia, txokotan bilduta, Inauteri txanoak sortzeari ekin genion Gaztelekun, ez zen lan makala izan, baina izugarrizko txano eder eta koloretsuak atera zitzaizkigun! Tailerretik politena Sestaoko familiak euskaraz aritzea izan zen, biba zuek!

Ez ahaztu gaur Inauteri dantza ikastarora zuen txano ikusgarriak ekartzen!

Otsailaren 18an inauterien inguruko tele-hitzaldia Jon Ander Langararen eskutik!


 

Portugaleteko Berbalagun taldeko aurreko asteko irabazlea!

 

 
Zorionak Ebaki! Nahi duzunean Xaribari AEK euskaltegitik pasa zaitezke zure saria jasotzera!

Sestaoko Berbalagunen Egunean behin taldeko aurreko asteko irabazlea!


Naiara izan da 2.aste honetako irabazlea! Zorionak! Nahi duzunean, pasa zaitez AEK euskaltegitik zure saria jasotzera.

Taldeko gainerakoei eta oraindik taldera batu ez zaretenoi, animo, aste honetan beste aukera bat daukazue eta:



Portugaleteko Berbalagunen X. urteurrenean, anima zaitezte izena ematera!

 


Urtarrileko Irakurzale Klubaren kronika

 Rax Rinnekangas idazlearen Ilargia Ihesi liburua izan zuten mintzagai urtarrilaren 20an Santurtziko Irakurzale Klubeko kideek eta hauxe kontatu ziguten horren inguruan:


Auto eta traktoreak agertuko ez balira, XVI. mendeko landa eremuko herria irudika genezake. Finlandian, udako uzta garaian kokatu du idazleak akzioa eta hiru ume ditu protagonista, haur izatetik heldu izatera pasatzeko unean. Inozentziaren, errugabetasunaren, fantasiaren... laburbilduz, haur izateari uztearen kontaketa irakurri dugu, baina erlijioak eta gizarteak berak itogarri egingo dutena. Azken finean, narrazio eder bezain gordina izan dugu esku artean, liburu mehe eta irakurtzeko erraza denez, erabat gomendagarria da. 

 

Martxoan izango da hurrengo hitzordua, Laura Mintegiren Minotauro eleberria jorratzeko.

Barakaldoko gurasolagunek talde bat osatu nahi dute Desertu auzoan

 

Barakaldoko Desertu auzoan gurasolagun talde bat osatuko da. Bertan, hainbat familia euskaraz elkartu eta arituko dira giro on eta alaian. Animatuz gero, jarri gurekin harremanetan: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus

ADI! Azken eguna otsailaren 21a!

 


Portugaleteko Berbalagun taldeko Egunean Behin txapelketako asteko irabazlea!

 

Zorionak Asier!Nahi duzunean Xaribari AEK euskaltegitik pasa zaitezke saria jasotzera!

Sestaoko EGUNEAN BEHIN txapelketako irabazlea!


 Imanol izan da 1etik 7rako irabazlea! Zorionak! Nahi duzunean, pasa zaitez AEK euskaltegitik zure saria jasotzera.


Taldeko gainerakoei eta oraindik taldera batu ez zaretenoi, animo, aste honetan beste aukera bat daukazue eta:


Bizikletaz munduan zehar: bidaia frustratu baten abentura ederra

 

Asiera Arroita abenturazaleak bizikletaz egindako bidaia kontatuko digi:

Zer: Bidaia frustratu baten abentura ederra

Noiz: otsailak 16, asteartearekin

Zer ordutan: 19:00-20:00

Non: Barakaldoko AEK euskaltegian

Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus