pestañak

Jose Luis Kortaren hitzaldia Barakaldon!


Asteazkenean, kirola eta euskarari buruz arituko zaigu Jose Luis Korta, Kaikuko patroia. Euskalduna, arraunlaria, polemikoa.... Ezinezkoa da Korta definitzea. 
Bere bizipenei buruz aritzeko asmoz etorriko zaigu.

Galduko al duzue? Asteazkenean, hilak 20, goizeko 10:00etan San Bizenteko kultur etxean. 

Anima zaitezte!!!!

Portugaleten HITZALDIA: Demokrazia parte hartzailea eta desobedientzia zibila

 
"Ahots guztiak erakundeetan (omen) daude, eta orain?" lelopean Asier Blasek eta Mario 
Zubiagak (EHUko irakasleak biak) hitzaldia eskainiko dute. Antolatzailea: Narria Kultur Elkartea. 
 
DATA: Martxoak 21 Osteguna
LEKUA: Santa Klara Kulturtegia
ORDUA: 19:30ean 

Baionarako autobusa Santurtzitik

5 egun pasa dira Korrika 18 abian jarri zenetik. Gero eta gutxiago Baionara heltzeko. Korrikaren amaierara joateko autobusa antolatu dugu:
Noiz: martxoaren 24an
*Ordua: 08:30ean atera eta 19:30ean itzuli
Non: Santurtziko parkeko arkupeetan
Prezioa: 10€
Izena eman: zuen herriko AEKn edo ezkerraldea@aek.org

*Oharra: autobusaren ateratzeko ordua aldatu daiteke segun eta nondik pasa beharko duen, hau da, ezkerraldeko herri guztietatik pasa behar izanez gero, 08:00etan atera beharko genuke 11:00etarako Baionan egoteko. Beraz, izena ematean utzi telefonoren bat harremanetan egoteko.

GORA KORRIKA!!

Itsasoko Ama eskolaren Euskararen Astea

Martxoaren 19tik 22ra, Santurtziko Itsasoko Ama eskolak Euskararen Astea ospatuko du ekimen pilo bat antolatuz.

Martxoaren 19an, asteartea:
-->
9:00 EuskaraAstearihasieraemangodiogu.

GOSARIOSASUNGARRIAHaurHezkuntzakoikasleentzat.

GuztiontzakoHERRIKIROLAKpatioan:txingak,lokotsak,,sokatira,...

  • 9:15- 10:55 L.H. (2.mailatik gora).
  • 11:15-12:50 Haur Hezkuntza eta 1.maila.

Arratsaldean,Kiribilenurtebetetzeaospatukodugu.

GUZTIOKKIRIBILENKAMISETAJANTZITA



16:30-17:30 Eskulanenerakusketaeskolakoliburutegian.

Martxoaren 20an, asteazkena:
-->

TAILERRAKgoizeanzeharpatioan (taloa,makilajea, papiroflexia,txapak,abalorioak,birziklapena,)


  • 9:30- 11:00 L.H. (2.mailatik gora).
  • 11:15-12:45 Haur Hezkuntza eta 1.maila.

Martxoaren 21ean, osteguna:
 
-->GOSARIOSASUNGARRIA1.ziklokoentzat.

Goizeanzehar:
- Patiojolasak:
    • 9:00- 9:50 (2. eta 3. zikloak)
    • 9:50- 10:30 (H.H eta 1. maila)
- AntzerkiaIrakaslegaiztoak:
    • 11:15- 11:45 (2. eta 3. zikloak)
    • 12:00- 13:00 (H.H eta 1. maila)

Arratsaldean,
HaurHezkuntzan:Altxorrarenbila.

Lehen Hezkuntzan: eskolan prestaturiko dantzak.

16:30-17:30 Eskulanenerakusketaeskolakoliburutegian.

Martxoaren 22an, ostirala:
-->
9:45 KORRIKAanimatuetanagusiekparte
hartu.

Jarraian,SERANTESmendira
4 urtetik aurrera
Eguerdiko ordu biak aldera bueltatuko gara.

2eta3urtekoakMUSKIZerajoangodira.
Goizeko10:15eanirtengodiraeta
eguerdiko13:30ean bueltatukodira.

DENOK KIRIBILEN KAMISETAREKIN
 

Korrika abian da!!

Atzo, martxoak 14, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean Korrika 18ri hasiera eman genion; euripean eta hotzari aurre eginez, baina grinaz, ilusioz beterik. Hasierako ekitaldiaren ostean, KORRIKA 18 hasi zen, txalo zaparrada eta jendetzaren artean. Une hunkigarria izan zen.
Goizaldean Gipuzkoa utzi du atzoko hasiera jendetsuaren ostean, eta Altsasura iritsi da. Irurtzun eta Lekunberri zeharkatu ondoren iritsi da Iruñerrira, Berriozartik. Gaur gauean Donibane Garazira eta Maulera iritsiko da. Orain 2.000 km baino gehiago ditugu Baionara heldu arte. 22an ezkerraldetik pasako da, eta merezi duen ongietorria emango diogu.
GORA KORRIKA!!

Garagardoa etxean egiten ikasi nahi???

Garagardoa etxean egiten ikasteko tailerra izango dugu larunbatean. Egun osoko tailerra izango da, prozesu luzetxoa delako eta ondo ikasi nahi dugulako, baina emaitzak mereziko du, ziur!

ikasi nahi baduzue, anima zaitezte larunbatean Herrikoi txokora hurbiltzera eta etxko garagardo gozo-gozoa egitera.

Hurbildu!!!

Larunbata, hilak 16, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 18:00etara (gutxi gora behera) Herrikoi txokoan

Izena emateko: Sestaoko AEK euskaltegian edo aintzane-p@aek.org helbidean

"Aldapa Korrika Leunduz" PORTUGALETEn



Larunbat honetan PORTUGALETEn... IBILALDIA&KORRIKA jaia!!! "Aldapa korrika leunduz" lelopean umeentzako tailerrak, erromeria, kontzertua... Zatoz larunbat arratsaldez Orube Enparantzara eta gozatu egizu!!!

DATA: Martxoak 16 Larunbata
ORDUA: 18:30etan
LEKUA: Orube Enparantza

Korrika girotzen Sestaon!!!


Ostiralean, Korrika laguntzeko herri afaria antolatu da, ekimena arratsaldean hasiko delarik.

18:00etan buruhandi eta  erraldoien kalejira izango da herria, Kuetoko gurutzetik udal pilotalekura. 

19:30etan kanta-paseoa egingo da, ahots leunez kaleak girotzeko!

Eta 22:00etan herri afaria izango da, udal pilotalekuan. 

Afarirako tiketak AEK euskaltegian eta Herriko Tabernan salgai

Anima zaitezte, giro paregabea izango dugu eta!!!!

"Herri eta Harri", Iñaki Perurena Sestaon


Ostegun goizean, Iñaki Perurena solasean izango dugu Sestaoko musika eskolan. Harriak herriarekin daukan loturari buruz arituko da Perurena, bizi osoa harriarekin lanean ibili den pertsonaren ikuspuntutik. 

Benetan interesgarria, ezta? Herri, harria, lurra, hizkuntza....

Martxoak 14, osteguna, goizeko 10:00etan Sestaoko musika eskolan, hurbil zaitezte!!!!

Bertso Korrika Barakaldon!!!

Bertso Korrikak Barakaldo astinduko du!!!!

Ostegun honetan, bertsolaritzarekin daukagu hitzordua. Ibarrakaldun arituko dira lau bertsolari fin-finak, ikasleek jarritako gai eta puntuak landuz.

Auklera benetan polita bertsolaritza pixka bat ikasteko, euskaraz gozatzeko eta Korrika 18 bultzatzeko. Galdu behar al duzue???

Ez ahaztu, ostegunean, hilak 14, iluntzeko 20:00etan Ibarrakaldun. Itxarongo zaituztegu!!!!

Korrikaren ibilbidea


2013ko martxoaren 14an Andoainen, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez, martxoaren 24an Baionara heldu arte.Ezkerraldera 09:22an helduko da, Trapagaranetik Portugaletera helduko baita, eta Portutik Santurtzira. Santurtzira 09:33an helduko da Kabiezesetik eta 10:11n berriz ere Portugaletera. Portutik Sestaora, 10:37an, eta Barakaldora 10:57an helduko da.
Korrika 18ren web orrialdean ibilbidea herriz herri deskargatzeko aukera duzue: www.korrika.org.

XABI PAYAren hitzaldia Portugaleteko Ballonti Institutoan.



XABI PAYA bertsolariaren hitzaldia Portugaleteko Ballonti Institutoan. Gurasoen elkarteak antolatutako hitzaldia "Mis padres no saben euskera" lelopean egingo da. Gaztelazniaz izango da, seme-alaba euskaldunak dituzten guraso erdaldunei zuzenduta.

DATA:    Martxoak 12 Asteartea.
ORDUA: 18,30etan
LEKUA:  Ballonti Institutoa.

Denok Andoainera!!

Bai, Korrika 18 gero eta hurbilago dago. 10 egunez euskara elkarri emango diogu, 10 egunez etengabe, zenbaitetan arian-arian eta beste batzuetan arin-arin, korrika. Hala ere, euskararen ibilaldia 365 egunekoa da, 365 egunez euskara elkarri ematen, hori baita, hain zuzen ere, egin beharrekoa. Andoainen hasiko da eta Baionan amaitu. 
Hurrengo ostegunean, martxoak 14, Korrika 18 hasiko da. Horretarako, autobusa antolatu dugu. Portugaletetik aterako da 14:00etan. Zu gurekin etortzea nahiko genuke. Izena emateko: Portuko eta Santurtziko AEKn edo ezkerraldea@aek.org. helbidean

Ezkerraldeko Korrika-denda


Korrika 18ren materiala aurkitzeaz gain, informazioa jaso dezakezue: hasiera, zuen herritik noiz pasako den, ibilbidea...
Animatu eta hurbildu!

Bidelagunak Igartubeitira

Larunbatean, martxoak 9, bidelagunak Igartubeiti baserri-museora joango dira; bertan, gure arbasoak garai hartan zelan bizi ziren ikusteaz gain, sagardoa antzina zelan egiten zuten azalduko digute. Ondoren, Ezkio-Itsaso herrixka ezagutzera joango dira, eta bazkalorduan, ondoko herrira, Zerainera, sagardotegian bazkaltzera. 
Animatzen bazarete, idatzi mezua ahalik eta lasterren, izena emateko.
bidelagunok@gmail.com

Irteera: goizeko 9:30ean arkupeetan
Itzulera: arratsaldeko 8ak aldera
Prezioa: 43 € (baserriak 2 € balio du, bazkariak 30 eta autobusak 11)
Izena emateko azken eguna: osteguna, martxoak 7

Korrika egitaraua Sestaon!!!!

Korrika 18 hasteko astebete geratuko denean abian jarriko da Sestaoko Korrika egitaraua. Ostegunean, hilak 7, aurkezpen soziala egingo da San Pedro plazan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Tailerrak, korrika materiala, informazioa, bideoa,... Hurbildu zaitezte Korrika 18 bultzatzera!!!!

Morritson eta Gartzia


Bihar, hilak 6 eta asteazkena, antzerkiaren munduan izango dugu hitzordua.
San Bizenteko kultur etxean, arratsaldeko 19:30ean, "Morritson eta Gartzia" antzezlana izango dugu ikusgai.

hurbildu ta gozatu antzerkia, euskaraz!!!!

Kuestazioa Portun eta Santurtzin

Igande honetan, martxoak 10, Santurtzin eta Portugaleten kuestazioa egingo dugu Korrikari laguntzeko, euskarak oraindik laguntza ekonomikoa behar baitu. Horretarako, AEKrekin batera herrietako hainbat talde herrietan zehar ibiliko dira kaleak alaitzen, hala nola, dantza taldeak eta kultur elkarteak. 
Iganderako planik ez baduzue eta Korrikari lagundu nahi badiozue, pasatu zuen herriko AEKtik eta eman izena, Korrikak behar zaituzte eta.

"BERTSOL HARITZA" tailerra Portun

Gurasoek umeekin batera egiteko ekintza izugarri polita izango dugu PORTUGALETEn. Asteartean, martxoaren 5ean, arratsaldeko 18:00etan SANTA CLARA KULTURTOKIAN "BERTSOL HARITZA" tailerra izango dugu Korrika Kulturalari esker. Kontakizuna eta kantakizuna uztartzen duen ipuin kontaketa tailerra izango da.
 
 
 

 

Bertso bazkaria La Kelon

Larunbat honetan, Korrikak eta La kelo gaztetxeak antolatuta, bertso bazkaria izango dugu 14:30ean Enkarterriko Bertso Eskolaren eskutik. Horretarako, La Kelok menu begetarianoa prestatuko digu ondo baino hobeto bazkaltzeko. Izena emateko:
Xaribari AEKn

Animatu, DOAN da eta!

"Izan bedi emakumea" antzezlana

Ostegun honetan, martxoak 7, 18:30ean Santurtziko Kresala aretoan Koldarrak taldearen "Izan bedi emakumea" antzezlana izango dugu Korrika Kulturalaren eskutik. Koldo Campos azkoitiarrak sortu zuen Hágase la mujer antzeznala, eta Jose Luis Otamendi azpeitiarrak euskaratu  du. Camposek berak zuzenduta, Alberto Agirrebeña, Gaizka Astigarraga, Itziar Elias eta Naroa Epelde dira obrako aktoreak.
Antzezlanak emakumeek jasaten duten diskriminazioaren inguruan hausnartzera bultzatu nahi du, umorea horretarako tresna erabiliz. Paradisuan kokatzen dira, eta Jainkoak gizona egin ondoren, honek emakumea behar du alboan. Sortuko duena, ordea, ez da Eva, egungo testuinguruari lotutako emakumea baizik.

Martxoko agenda....


Gogoratu agendatik kanpo, beste ekintzak ere izango ditugula. Horien berri, blogean eta facebook-en izango duzue.