pestañak

MAITASUN MEZUEN IRABAZLEA

MAITASUN MEZUEN LEHIAKETAN 47 mezu aurkeztu ziren, eta, azkenean, irabazlea dugu.
IRATXE UBIETA neska gazteak irabazi du lehiaketa.

Hau da bere mezua:
"Ekaitzak gure itsasontzia astintzen duenean, elkarrekin nabigatzen ikasiko dugu gure maitasuna izango delako ertzera eramango gaituen arrauna. Horregatik, seguru sentitzen naiz, zuk beldurra kentzen didan kutuna baitzara. Gogora ezazu, zu zara nire itsasontzia, nire itsasoa, nire mundua. Maite zaitut!"

Iratxek Pando kiroldegiko SPArako bi sarrera irabazi ditu. Disfrutatu!

PORTUGALETE KANTARI OSTIRALEAN


Igande honetan KORRIKA bukaera jaia Bilbon!

Egitaraua ikusteko hemen klikatu

Danele Sarriugarterekin solasaldia


Apirileko Santurtziko euskara agenda!


"Zein da Santurtziko zure txokorik gogokoena?" lehiaketaren irabazlea eta blogeko bozkena

Zorionak Rosa! Bera izan da lehiaketako irabazlea.
Otsailean zehar hainbat lagunek bidali zituzten haien argazki eta azalpenak. Horren ostean, blogean zabaldu zen onena bozkatzeko aukera. Blogeko bozkek, bozka bakarra ordezkatu zuten eta martxoaren 6an elkartutako epaimahaiak aukeratu zuen irabazlea:


"Ume arrantzale estatua da nire txoko gogokoena.
Niri asko gustatzen zait estatua hau, lasaitasuna ematen dit. Eta dirudienez, antzinean itsasoa horraino heltzen zen.
Txakur baten ondoan dagoen eta kainabera bat daukan ume bat da estatua.
Orain Santurtziko parken dago eta beti umez Beteta dago, horregatik umetxoa ez da bakarrik sentizen."

Blogean bozka emandakoak ere asko izan dira eta irabazleak KORRIKA materiala izan du saria:

Zorionak Esti! 

KORRIKA JAIA BARAKALDON!!!


Atzo Korrika 19k Barakaldoko kaleak zeharkatu zituen, baina oraindik Korrikaz gozatzeko aukera izango dugu.

Ostiralean KORRIKA JAIA izango dugu: arratsaldean Herriko plazan eta gau partean San Bizenten. 
Puzgarriak, malabareak, erromeria....

Anima zaitezte eta hurbildu!!!! Berbalagunak ere euskahaldunak garelako!!!
Zuen zain egongo gara!
 

KORRIKA Santurtzin

Bihar helduko da KORRIKA Ezkerraldera. Hauek dituzue Santurtzin egingo duen ibilbidea eta lekuko eramaleak. Animatu eta parte hartu!
Bakoitzak ahal duen moduan: korrika egiten, animatzen, ... eta nola ez euskaraz!

KORRIKA PORTUGALETEN

Asteartean, martxoak 24, KORRIKA 19. Portugaletera helduko da.
Arratsaldeko 18:41ean Sestaoko hilerri ondoan harrera egingo diogu.
Portugaleten lehen buelta egin ondoren, Buenavista auzotik Kabiezesera sartuko da Santurtziko ibilbidea egiteko.
Bigarren sarrera 19:41ean izango da Oriol parkean / Mugakoan, eta beste ibilbidea (ikus irudia) egin ondoren Trapagara abiatuko da.
Prestatu zapatilak eta petoa eta anima zaitez!

KORRIKA Sestaon

 
Eguna: martxoak 24 asteartea
Ordua: 18:10ean
Antolatzailea: Aek

BERBALAGUNEK LEHENENGO KILOMETROA EGINGO DU SESTAON! CARREFOURREKO BIRIBILETIK UR PARTZUERGOKO BILIBILERAINO! ETOR ZAITEZTE GUREKIN KORRIKA EGITERA!

KORRIKA TXIKIA Sestaon


Eguna: martxoak 23, astelehena
Ordua: 15:10ean
Antolatzailea: Sestaoko Aek euskaltegia

Maitia Koruaren eskutik kantaldia


TXAKOLIN DASTAKETA



Eguna: martxoak 17, asteartea
Ordua: 19:30etan
Lekua: Sestaoko Aek Euskaltegian
Antolatzailea: Korrika Kulturala
Zuzendua: Zorione Martinez Ortega enologoa

Haur zinemaldia

Zinemaren bitartez, umeek eta helduek gozatzeko aukera dute. Oraingo hil honetan horretarako aukera izango dute Santurtziko familiek. Hona hemen hitzordua:
Eguna: martxoak 27, ostirala
Ordua: 18:00etan
Lekua: Mahastietako liburutegian
Norentzat: 5 urtetik gorako umeentzat
Antolatzailea: Santurtziko Liburutegi Sarea

Euskal izenen historia-Kronika


Aurreko astean izan zen gurean Mikel Gorrotxategi euskal izenen historiaz mintzatzeko. Hementxe duzue bertan egondako lagun batek helarazitako kronika:
2 saio egin ziren, 10:00etan bata eta 16:00etan bestea, biak Kresala Aretoan. Nahikotxo lagun bildu ginen, 40 bat goizez eta beste horrenbeste arratsaldez. Jendea gustura egon zen, batzuk behe mailakoak izanda ere, ondo jarraitu zuten hitzaldia.
Gaia oso interesgarria denez, adi egon ziren eta amaierarako galderak eta guzti egin zituzten, haien edo haiek ezagutzen dituzten beste batzuen izenez aritu ginen eta. Izan ere, hitzaldia luzatu zen eta arratsaldez ia bi orduz egon zen Mikel kontu-kontari.
(Itxaso Lejarza)

KOLDO AMESTOY IPUIN KONTLARIA Sestaon


Koldo Amestoy ipuin kontalariak bi saio egingo ditu Sestaon; goizekoa HARRIOLA MARRIOLA eta arratsaldekoa BIDERDITAN.

Eguna: martxoaren 16an, astelehena.
Ordua: 10:30etan eta 18:30etan.
Lekua: Saturnino de la Peña institutua
Norentzat: goizeko saioa helduentzat eta arratsaldekoa 8 urtetik gorako guztientzat
Antolatzailea: Korrika Kulturala

Portugaleten EUSKARAZ BIZI

RIALIA industria museoaren eskutik, guraso eta haurren artean euskara suspertzeko programa.

Martxoaren 14tik maiatzaren 9ra.
Larunbatero 12.00 - 13:00

Parte hartzeko inskripzioa nahitaezkoa da.
Martxoko jardueretan parte hartzeko, museoan martxoaren 14ra arte izena emanda.

KORRIKA KULTURALA Sestaon


SESTAOKO MINTZODROMOA, argazkiak!




                         

                     
                              Arratsaldeko saioa (Duplex tabernan)




TELEIPUINA Portugaleten

Toni La Sal-en lan bat ikusteko aukera daukagu.
3-7 urtekoentzat.

Eguna: martxoaren 13an, ostirala.
Ordua: 18:00etan.
Lekua: Santa Klara kulturtegia.

Antolatzailea: Portugaleteko Udalaren Kultura Saila.

San Keremos Santurtzin

Eguerditik aurrera KORRIKA materiala ere bertan izango duzue!

Bertso-korrika iritsi daaaa!!!




Aurreko asteko saio didaktikoa eta gero, aste honetan Bertso-korrikako bertso-saioaz gozatzeko aukera izango dugu. 

Aitor Gorostiza gai-jartzaile lanetan ibiliko da Asier Alcedo, Aitziber Bengoetxea, Aitor Arrutia eta Idoia Anzorandia bertsolari izango ditugularik.

Bertsozaleak, bertsozale izan nahi duenak, bertsolaritzara hurbildu nahi denak eta euskahaldun orok ezin du aitzakiarik izan ostegunean arratsaldeko 20:00ean Ibarra kaldu tabernan ez egoteko.
Zuen zain egongo gara!!!!

Noiz: Osteguna, martxoak 12
Non: Ibarra kaldu tabernan
Ordua: 20:00





Kuestazioa Santurtzin

Eguna: martxoaren 15a, igandea
Ordua: eguerditik aurrera
Lekuak: Mamariga eta Txitxarra
Antolatzailea: KORRIKA

KORRIKA dokumentalaren emanaldia Santurtzin


ERDIBANA antzelana

Sinopsia:"Ama zaharregia, enbolia bat, gripea eta hiltzeko gogo gutxi, emazte posesibo eta burusoiltzen hasia duen 50 bat urteko semea, hondoratzen ari den enpresa eta egunetik egunera urrunago  dagoen erretiroa, beste seme bat, hau 42 urtekoa, ama zaindu, bainatu, orraztu baina ia akabatzen duena, asteazkenero bisita egiten dien Jehovaren lekukoa, libreta ugari eta aurrezki gutxi, ahalik eta azkarren saldu beharreko etxe bat eta aitortu ezinezko sekretuz jositako gau amaiezina, argitara aterako direnak baina.
Komedia harrigarri honetan algara artean deskubrituko ditugun pertsonaiak izugarri hurbilak irudituko zaizkigu." (Serantes Kultur Aretoaren webgunetik)


Eguna: martxoak 19, osteguna
Ordua: 20:30ean
Lekua: Serantes Kultur Aretoan, Santurtzin
Prezioa: berbalagunentzat 5 euro
Izena emateko epea eta modua: martxoak 13, ostirala ezkerraldea@aek.org helbidera idatziz edo 678 422 573 telefono zenbakira deituz edo watsapa bidaliz.

Hurrengo astean Santurtziko Irakurzale Kluba elkartuko da

Hurrengo asteko asteartean, martxoak 17, Santurtziko Irakurzale Kluba elkartuko da Alberto Ladron Aranaren "Piztiaren begiak" liburuari buruz hitz egiteko. Gurera etortzera gonbidatzen zaitugu, irakurrita izan ala ez. Ez baduzu irakurri, lasai asko etor zaitezke entzule eta gustura egonez gero, hurrengoan errepikatu.
Dagoeneko hurrengo liburua aukeratuta dago: Danele Sarriugarteren "Erraiak". Aurrekoan gurera etorritako Xabier Etxaniz idazlearen gomendioari kasu egin eta hauxe irakurtzea erabaki genuen. Honi buruz hitz egiteko hitzorduaren berri aurrerago emango dugu blog honetan, Santurtziko euskara agendan eta sare sozialetan.

Hil honetako hitzordua:
Eguna: martxoak 17, asteartea
Ordua: 20:00etan
Lekua: Santurtziko AEK euskaltegia
Liburua: Alberto Ladron Aranaren "Piztiaren begiak"
Antolatzailea: Berbalagun

Santurtziko txokorik gogokoena lehiaketaren irabazlea!

Ondokoa duzue lehiaketaren irabazlea!
Argazkiaren eta testuaren arteko lotura baloratzeaz gain, Santurtzirekiko lotura zuzena eta argia da.
Argazkia oso naturala da, ez du inolako moldaketarik izan. Testua ere horrelakoxea da, zuzena. 
Oraingoan naturaltasuna eta zehaztasuna gailendu dira. 

Ume arrantzale estatua da nire txoko gogokoena.

Niri asko gustatzen zait estatua hau, lasaitasuna ematen dit. Eta dirudienez, antzinean itsasoa horraino heltzen zen.
Txakur baten ondoan dagoen eta kainabera bat daukan ume bat da estatua.
Orain Santurtziko parken dago eta beti umez beteta dago, horregatik umetxoa ez da bakarrik sentizen.


HERRI BAZKARIA SESTAON

Eguna: martxoak 15,igandea
Ordua: 15:00etan (umeek 14:00etan bazkalduko dute)
Lekua: Begoñako Andra Mari ikastetxeko jantokian, Sestao
Prezioa: helduak 10€/ haurrak 4€ (tiketak Sestaoko Aek euskaltegian salgai)
Menua: indabak, sakramentuak, edaria, postrea, kafea eta kopa.
Antolatzailea: Korrika Kulturala
Laguntzailea: Mendieta Kultur Elkartea

14:00etan poteoa egingo dugu La Pelatik

BERTSO AFARI FEMINISTA Portugaleten

Ostiral honetan, martxoak 6, Portugaleteko Mugimendu Feministak antolatuta BERTSO AFARI FEMINISTA.

"Equipo Crónica" taldearen erakusketaren bisita gidatua

Gogoratu erakusketa ikusteko bisita gidatuan izena emateko epea martxoaren 9an, hurrengo astelehenean, bukatuko dela!
Izena emateko ezkerraldea@aek.org  helbidera idatzi edo 678 422 573 telefono zenbakira deitu edo watsapa idatzi.

Eguna: martxoak 13, ostirala
Ordua: 17:50ean
Lekua: Bilboko Arte Eder museoko sarrera nagusian
Antolatzailea: Berbalagun


"Gu euskahaldunak gara!" dokumentalaren emanaldia

Korrikaren 19. ediziorako ekoitziriko dokumentalean 19 pertsona esanguratsu agertzen dira, euskal gizarteko esparru ezberdinetan erreferentziazkoak direnak. Elkarrizketen bitartez, euskararen alorreko ahalduntzeaz ari dira: noiz ahaldundu ziren, nola, zergatik... Norbanako gisa euskahalduntzeaz ari dira, baina baita ahalduntze esperientzia kolektiboei buruz ere.
Ahalduntzea ez ezik, ahuleziak ere badituzte mintzagai, izan ere ahuleziak ere aztertu behar dira norbanako zein kolektibo gisa euskahalduntzera heltzeko.

Eguna: martxoak 12, osteguna
Ordua: 10:00etan eta 19:00etan
Lekua: Casa Torre jauregia
Antolatzailea: KORRIKA Kulturala

Umeentzako "Hiru txerritxoak eta otsoa" antzezlana


3 txerrikumeek hirigunean bizitzea erabaki dute. Hiritar giroa zaila eta arrotza egingo zaie hasieran: zarata, kutsadura, argiak, semaforoak… Hiriko zailtasunei neurria hartu dietela uste dutenean, arriskurik handiena ezagutuko dute: otso maltzurra. Zorigaiztoko otsoa edozertarako dago prest 3 txerrikumeak jateko.

Putz eginez bi txerrikume txikienek eraikitako etxeak botatzea lortuko du,lastozkoa eta egurrezkoa. Harrizko etxean, ordea, hiru txerrikumeen elkartasun, buruargitasun eta ausardiari egin beharko die aurre. Antzezlanaren hari nagusia “3 txerrikumeak” ipuin klasikoan oinarrituta dago, baina gaur egungo edukiak eta formak gehituta.

Komedia, jolas, dantza eta abestien bitartez, txerrikumeek erakutsiko digute posible dela hirian bizitza dibertigarri eta osasungarria izatea.

Eguna: martxoak 8, igandea
Ordua: 12:30ean
Lekua: Serantes Kultur Aretoan
Prezioa: 4 euro
Iraupena: 60 minutu

Urepelera, KORRIKA hasierara joateko autobusa


Ipuin kontalaria

Hilero lez 5 urtetik gorako umeentzako ipuin kontaketa saioa egongo da. Familian euskaraz egiteko ekitaldi aproposa dugu hauxe.

Eguna: martxoak 11, asteazkena
Ordua: 17:30ean
Lekua: Kabiezeseko liburutegian
Antolatzailea: Santurtziko Liburutegi Sarea

Euskal izenen historia: debekutik garaipeneraino

Mikel Gorrotxategik, Euskaltzaindiako Onomastika Batzordeko kideak, euskal izenen inguruko hitzaldia emango digu. Izenak jartzeko ohiturei buruz hitz egingo digu eta batez ere, diktadura garaian nola moldatu ziren debekuari muzin eginez umeei euskal izenez bataiatzeko (garai hartan jaioberriak bataiatzea derrigorrezkoa zen).
Eguna: martxoak 11, asteazkena
Ordua: 10:00etan eta 16:00etan
Lekua: Kresala aretoa
Norentzat: publiko ororentzat
Antolatzailea: Santurtziko Euskara Zerbitzua

Argazki lehiaketa Barakaldon!


Barakaldoko AEK-k argazki lehiaketa antolatu du, gero eta gertuago dagoen Korrika 19 girotzeko. 

Lehiaketan parte hartzea oso erraza da: Korrikarekin zerikusia duen argazkia bilatu edo egin, azaldu zergatik aukeratu duzun, edo zer ekartzen dizun burura eta bidali. Guztion oroitzapen eta bizipenekin Korrika zer den azaldu eta elkarbanatzea da helburua. 

Argazkiak sare sozialetan zabalduko dira (Barakaldoko AEK facebook profilean eta @barakaldokoAEK twitter erabiltzailean) eta "atsegin dut" gehien jasoko dituenak saria izango du: bi pertsonentzako pintxo-bonoa

Berbalagunok ere parte hartuko dugu, ezta? Animatu!!!

Argazkiak bidaltzeko epea martxoaren 26an amaituko da.

Informazio gehiago hemen

Bertso bazkaria La Kelon


BAKARRIZKETA Portugaleten

KORRIKA KULTURALAren eskutik, Joseba Usabiagak egindako BAKARRIZKETA izango dugu asteon Portugaleten.

EGUNA: otsailaren 4an, asteazkena.
LEKUA: Santa Klara kulturtegian
ORDUA: goizeko 10:00etan

Ez galdu BARRE EGITEKO AUKERA!

Asteazkenean bukatuko da mintzodromoan izena emateko epea

Egungo gai batzuei buruz mintzatuko gara mahai-inguruan, lagunen arteko tarte polita igarotzeko aukera paregabea galduko duzu?

Eguna: martxoaren 11n, asteazkena
Ordua: bi saio; 10:30-12:00 eta 18:30-20:00
Lekua: goizeko saioa Angela Figuera institutuan/ arratsaldekoa Duplex tabernan
Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat
Izena emateko: sestao_berba@aek.org edo Sestaoko Aek euskaltegian martxoaren 4a baino lehen
Antolatzailea: Berbalagun eta Korrika Kulturala